HARRIBITXI

Oiartzun 22 de marzo 2025
  • HARRIBITXI

Iker Álvarez González eta Aitor Urquiza Cirauqui musikariek osatzen duten bikoteak kontzertua emango du Oiartzungo Landetxe kultur aretoan.

Bikote artistiko honen eskaintza eta ikusmira artistikoak sorkuntza berriko musika tradizionala du oinarri, pieza musikalak dueto formatuan modu berezi eta dinamikoan moldatuz.

Musikalki txistuaren eta musika tradizionalaren garaikidetasuna aldarrikatzen dute eta beraien proiektuak txistuaren erabilera berriak bilatzea, multi instrumentismoa praktikara eramatea, kultur aniztasunaz gozatzea, errepertorio berriaren sorkuntza eta txistulari duoaren sustaketa ditu helburu.


En breve

Dónde