Día de las Cuevas 2025: Arrikrutz (Oñati)
Euskal Herriko Kobazuloen Eguna 2025 martxoaren 15 eta 16an ospatuko da.
Martxoak 6an, 12:15etan, Euskal Herriko Koben Eguna 2025 aurkeztuko dute.
Aurten ere Euskal Herriko 8 kobek bat egingo dute lurazpian dauden altxorrak erakusteko eta horretarako egitarau bateratuta prestatu dute.
Oñatiko Arrikrutz kobak honakoak antolatu ditu:
- Martxoak 15, larunbata, Arrikrutzen familian, 10:30etan
"Espeleotxi" (+6 urte, gazteleraz) etxeko txikienekin espeleologoak bezala koba ezagutzera eta 15:00etan "Ilunpeko Altxorrak" (+3 urte, euskeraz) Arrikrutzeko animaliak aurkitzen.
- Martxoak 16, igandea, sarrerak erdi prezioan ohiko bisitan.
Eta partaideen artean honako zozketak egingo ditu partaideen artean:
- Euskal Herriko koba guztiak bisitatzeko 2 sarrera
- Bi gaueko asteburuko egonaldiaren zozketa, gosaria barne, Karrantza Haraneko Alma de Romero hotelean.
Azkenik, "Lurpea saria 2025" Javier Moreno espeleologoari eta bere lantaldeari emango zaio (iaz Arantza Aranburu geologoak jaso zuen).


