Documental: "Nun habila Perkain?"
Perkain pilotaria guziz famatua da Euskal Herrian. 1754 urtean sortua Auritz Berrin eta 1834 urtean hila Alduden. Leienda baten arabera, frantses iraultza denboran pilota apustu batean ari zelarik Aldudeko plazan, Frantses komisario bat etorri zitzaion arrastatzerat bainan pilota kolpe batez hil zuen Baztan alderat ihes egin aintzin. Kontakizun hori egia dea ? Dokumental hortan Perkain mitikoa eta historikoa berexten saiatzen da Mikel Erramouspé inkesta zorrotz bat eramanez. Ez da alferrezkoa izan...
Fitxa teknikoa:
- IRAUPENA: 52mn
- LURRALDEA: Nafarroa Behera Aldude
- GENEROA: Dokumental historikoa
- ZUZENDARIA: Aldudarrak elkartearen lan kolektiboa
- GIDOIA: Mikel Erramouspé
- MUSIKA: Hainbat musika badira eskubide libroak dituztenak.
- ARGAZKIAK: Mikel Erramouspé
- EKOIZLEA: Aldudarrak elkartea
En breve
- Tipo Cine y audiovisuales
- Fecha 19 de enero 2025
- Horario19:00
- LugarLandetxe Kultur Aretoa
Plaza Landetxe
Oiartzun
Web - Precio3 €
- Entradas Comprar
- IdiomaEuskera
- Ver agenda Landetxe Kultur Aretoa, Oiartzun


