Presentación de libro: "Itzalen dama eta Patxi Bakallu: Harrizko errementariak" (Urtzi Leonet, Iñaki G. Holgado)
Portutxotarrek iparraldeko itsasgizonen eraso bati aurre egin behar izan diote, baina ez da eraso arrunta: ipartarrek Jaun Zuria bera dute buru, eta honek eginahalak egingo ditu Jentilen Oihanean gaitz iluna hedatzeko. Aparloreako eskifaia ausartak gaitz horri berari aurre egin beharko dio, ustekabeko aliatuak lagun. Arriskuz betetako bidean abiatuko dira iparraldeko eremu basatietan barna, harrizko errementarien hiri ezkutuaren bila, gaitzaren sendabidea topatu asmoz. Iparraldeko herrietako mitologia eta euskal mitologiaren arteko lotura egiten duen fantasiazko kontakizuna.
Urtzi Leonet idazleak eta Iñaki Holgado ilustratzaileak "Harrizko errementariak" liburua aurkeztuko dute. Aurkezpena, Aitor Azurki.
En breve
- Tipo Conferencia
- Fecha 11 de junio 2024
- Horario18:00
- Lugar Lekuona Fabrika
Av. Ugarritza, 1
Errenteria - PrecioGratis
- IdiomaEuskera
- Web Lekuona Fabrika


