"Herri kultura eta plaza ikusgarriak Ipar Euskal Herrian : zertan gira ?" Kolokioa

Bayonne Del 30 de mayo 2024 al 31 de mayo 2024
  • "Herri kultura eta plaza ikusgarriak Ipar Euskal Herrian : zertan gira ?" Kolokioa

Ohidura herrikoiek badute beren historia, eta ekoizten dituzten gizarteen mirailak dira. Modernizazioaren ikuspegi murritxak ukatuz, Euskal Herrian aspaldiko besta batzuek iraun dute gaur arte eta frangotan arraberritu dira.

Pastorala, maskarada, ihauteri, libertimendu, tobera mustra edo kabalkada: plaza publikoa “hartzen” duten ikusgarri horiek sekulan baino biziagoak dira. Haien iraupenak, aldaketak eta arra-deskubritzeak galdera ainitz sorrarazten ditu. Kolokioak hiru helburu dauzka: plaza ikusgarri horieri buruz egina izan diren ikerketetaz pundu baten egitea; gaurko eragileen hitza eta lekukotasunen biltzea eta elkarrizketan jartzea; geroari buruzko gogoeta baten abiaraztea. Ipar Euskal Herriko plaza ikusgarriak dira gogoetaren bihotzean izanen, bertze tokitan iragan esperientzia eta gogoetak gogoan hartuz.

Euskal kultur erakundeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak partaidetzan duten Euskal Etnopoloaren zazpigarren kolokioa Baionako Ipar Euskal Herriko goi mailako arte eskolan iraganen da, Amphi 100 gelan.

Laster, informazio gehiago.

EKE

En breve

  • Tipo Conferencia
  • Fecha Del 30 de mayo 2024 al 31 de mayo 2024
  • Horario18:30-20:30 (osteguna)9:00-20:00 (ostirala)
  • LugarBayonne
  • IdiomaBilingüe

Dónde