Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 2024: finala
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: finala
Goizeko 10:00etatik aurrera, eskolarteko finalak jokatuko dira, eta arratsaldean hasita taldekako finalaurrekoak eta finala. Bazkaria ere egingo da.
Maiatzaren 25ean, egun osoko jaia izango da Arrigorriagan; izan ere, Bizkaiko Bertsolaritzaren jaia herrian izango da. Goizean, Eskolarteko finalak jokatuko dira: 10:00etan Bizkaiko Eskolarteko idatzizko finala izango da eta 11:30ean, berriz, bat-bateko finala. Ondoren, 14:30ean, bazkaria egingo da eskolan. Bazkari-txartelak salgai daude dagoeneko helbide honetan: https://labur.eus/DBbbj
Bizkaiko Taldekakoaren finalaurrekoak bazkalostean hasiko dira eta gauera arte luzatuko dira. Lehenengo finalaurrekoa eskolan izango da 16:00etan, eta ondorengo biak kalean: bata 17:30ean eta bestea, 19:00etan. Finala, aldiz, Elizondo tabernan egingo dute 22:00etan
Bertsolariak:
- Kelemene Abaitua
- Iradi Barrenetxea
- Enara Gallastegi
- Aiala Irurtia
- Naroa Iturrioz
- Naroa Jaio
- Garazi Uriarte
- Ekhi Zuluaga
Antolatzaileak: Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Ikastolen Elkartea
En breve
- Tipo Bertsolarismo
- Fecha 25 de mayo 2024
- Horario10:00 + 11:30
- LugarEskola. Arrigorriaga HLHI
Arrigorriaga - IdiomaEuskera


