Presentación de libro: "Presbiziak lagundu omen digu" (Edu Zelaieta)

Donostia-San Sebastián 7 de mayo 2024
  • Presentación de libro: "Presbiziak lagundu omen digu" (Edu Zelaieta)

Presbiziak lagundu omen digu

Ezagutza kokatuaren aitortzatik abiatzen da poema-bilduma, gorputz higatuaren aitortzatik: presbiziatik eta presbiziaz dihardute lehen ale poetikoek. Ikusmenaren endekatzeak munduan egoteko eta munduari begiratzeko moduetan dakartzan aldaketak ditu poesia-gai, gorputzaren gramatika berri bihurturikoak: antiojo-dantzetan gorpuzturiko keinuak, fokatze-ariketa eten- gabeetan zimurturikoak.

Begiratua higatzen ari zaidala sentitzen ari naizen aroan, mundua izendatzeko posizio be- rriak, lelo poetiko berriak ditu akuilu Eduk, jolasaren eta ironiaren bidetik: haur poesiaren oihartzunez josi du amaren ibilera baldartuez diharduen poema, edo kabaretaren oihartzunez josi du gorputz endekatuen desirez diharduena.

Iratxe Retolaza

Parte-hartzaileak:

  • Edu Zelaieta (Gasteiz, 1973), egilea
  • Beñardo Goietze eta Raul García, Mugaldekoak
  • Lander Majuelo, Pamiela

Streaming bidez jarraitzeko: https://meet.jit.si/Pamiela-Aurkezpenak 


En breve

Dónde