(suspendido) Loraldia 2024: "Euskara bihar (I) - Hiru eguneko gogoeta", Jon Sarasua

Bilbao 4 de marzo 2024
  • (suspendido) Loraldia 2024: "Euskara bihar (I) - Hiru eguneko gogoeta", Jon Sarasua

Dentro del Loraldia 2024.

Hiru eguneko gogoeta abiatuko da, lemazaina Jon Sarasua izanik. Hiru begirada, hiru hausnarketa proposatzen dira. Hasiera honetan, solasaldia Jon Sarasuaren eskutik dator, geroago Iparraldeko eta Arabako gonbidatuak izango dira, ezinbestekoa den geroko diseinu honetan. Jakin nahi dugu zein izan daitezkeen euskararen etorkizun-bideak.

Euskararen biziberritze-prozesua une delikatuan aurkitzen da. XXI. mendeko faktore sozial eta teknologiko berriek ireki duten aroak gonbidatzen du euskararen estrategia nagusiak berpentsatzera. Are gehiago, estrategien ama izan ohi den bisio edo etorkizun-ikuspegia bera berregin beharrean dago jendartea.

Euskararen biziberritzean, batetik, gizarte terminotan pentsatu eta ekin behar da, eta bestetik, komunitate terminotan. Bi dimentsio horiek bereiziz baina elkarrekin lotuz, gizarte politikak eta komunitate estrategiak egituratu behar dira. Etorkizun-ikuspegiaren marrazketa horretan pauso batzuk eman dira azken aldian, eta horiek partekatzea nahi dute solasaldi honen bidez.

loraldia.eus

En breve

Dónde