Festival de Humor XD 2023: Ana Goitia + Ion "Txiki" + Antton Telleria + Mirari Martiarena + Ander Malbadi
Bost umorista, zuzeneko musika, edariak eta krispetak. Galtzaundiren eta Gure Zirkuaren eskutik, publikoa barrez lertzeko helburua izango dute Ana Goitiak, Ion ‘Txiki’-k, Antton Telleriak, Mirari Martiarenak eta Ander Malbadik. Umoregileek bakarrizketa laburrak egingo dituzte eta horretarako giro ezin aproposagoa sortzeko zuzeneko musika ere egongo da ordubete pasatxoko saioan.
‘XD’ umore jaialdirako sarrerak salgai daude online www.gurezirkua.eus webgunean, eta presentzialki Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea 6, Tolosa). 10 euroko prezioa dute sarrerek. Galtzaundikideek sarrerak deskontuarekin (8 euroan lehenengo biak) erosteko aukera izango dute Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan.
En breve
- Tipo Teatro
- Fecha 22 de diciembre 2023
- Horario19:00
- LugarGure Zirkuaren karpa
Tolosa - Precio10 €
- Entradas Comprar
- IdiomaEuskera


