"Zai, Zoi, Ele!" 2023: Gari + Iñigo Astiz

Oiartzun 3 de noviembre 2023
  • "Zai, Zoi, Ele!" 2023: Gari + Iñigo Astiz

'Zai, zoi, ele!' emanaldiak literatura eta musika uztartzea helburu duen iniziatiba bat da. Kantagiltzak eta 1454 Argitaletxeak indarrak batu zituzten 2022 urtean egitasmo honi hasiera emateko Joseba Tapia eta Gotzon Barandiaranek sortutako Apoaren itzala emanaldiarekin.

Aurtengo edizioan Gari eta Iñigo Astiz egongo dira Landetxe Kultur Aretoan behin bizitzea izena duen saioarekin.

Iñaki Igon Garitaonandia, Gari, Legazpin jaiotako euskal abeslaria da. Hertzainak musika talde mitikoko abeslaria izan ondoren, bakarlari bezala jarraitu zuen bere ibilbidea.

Iñigo Astiz euskal poeta eta kazetaria da. 2019an Lauaxeta saria jaso zuen Analfabetoa poema bildumarekin. Berriako Kultura sailean aritzen da, hain zuzen ere.

oiartzun.eus

En breve

Dónde