Marabilli Sormen Festibala 2023
Urriaren 6tik 8ra, Marabilli Sormen Festibala egingo dute seigarrenez Ondarroan, Aitzol Aramaio zinemagilea zenaren omenez, haren lagunek antolatuta. "Formatu honetan" egingo duten azkena izango da aurtengoa.
Hiru egunez, publikoaren gozagai izango dira, besteak beste, zinema saioak (20.000 especies de abejas), antzerkia, solasaldiak (Fermin Muguruza, Arantza Santesteban, Joseba Sarrionandia...), kontzertuak (Moonshine Wagon, Tapia eta Leturia, Viva Belgrado, Belako...).
- Kirmen Uribe: «Uste dugu Marabillirekin erakutsi dugula nola egin festibal ero, kreatibo eta errebelde bat» (KULTURKLIK BEREZIA)
- Egitaraua JPG formatuan
URRIAK 6, BARIKUA
19:30, kofradia zaharretik Beikozinera: Marabilli Parade.
19:45, Beikozina aurrean: Marabilli Sormen Festibalaren hasierako ekitaldia. Pelikula mozketa.
20:00, Beikozinan: "Sekuentzia kuttunak". Fermin Muguruza eta Arantza Santesteban. / 22:00: "10 minutu". Amets Arzallus (bertsolari eta idazlea), Maddalen Arzallus (kazetari, bertsolari eta musikaria), Asier Altuna (zinegilea), Iker Sanchez (orkestra zuzendaria), Irati Bilbao (Aranzadiko arkeologo ondarrutarra) eta Ainhoa Moiua.(antzezlea eta zeinu interpretea). Bi ekitaldietarako sarrera: 10 euro.
23:00, Beikozinatik Portuko Ranpara: Marabilli photo-calla pasietan.
23:15: III. Marabilli Sormen Saria.
23:00, Portuko Ranpan: Moonshine Wagon + Malandro + DJ Elepunto. Sarrera aurretiaz: 8 euro (Noya tabernan). Txarteldegian: 10 euro.
URRIAK 7, ZAPATUA
10:30-15:00, Alamedan: artisau-azoka.
11:30, Portuko Ranpatik kofradia zaharrera: Marabilli photo-calla pasietan.
12:00, kofradia zaharrean: Unanue Musika Eskolako ikasleen zertzeladak + Zergatik idatzi? literatura-hitzaldia. Joseba Sarrionandia eta Miel Anjel Elustondo idazleekin.
12:00: Zaldupe udal zelaian: Ezinezko fuola! Gaztetxoak beteranoen aurka.
12:00-13:00, Zaldupetik Zubi Zaharrera: Ttek! Elektrotxaranga.
13:00, Errekan astillerutik: Boga eta zixe!
13:00-15:00, Zubi Zaharretik portura: Ttek! Elektrotxaranga.
13:00-15:00, Zubi Zaharren aurrean, bermut session (musika zuzenean): Braulio eta -Gailu. Kalekutzean, Marabilli photo-calla.
17:30, Barnetegixan: II. Marabilli Film Labur Lehiaketako 10 lan onenen emanaldia. Amaieran, sari-banaketa.
17:30, portutik Zubi Zaharrera: Ttek! Elektrotxaranga.
18:30-20:00, herriko toki ezberdinetan: Made in Ondarru. Nanoantzerkiak, herriko artistekin.
19:30, portutik plazara: Marabilli Photo-Calla pasietan.
20:00, Plaza Musikan, erromeria: Tapia eta Leturia + Emepebost.
21:45, Plaza Musikatik Beikozinera, Marabilli photo-calla pasietan.
22:00, Beikozinan, kontzertua: Viva Belgrado + Belako. Sarrera: 15 euro.
URRIAK 8, DOMEKA
17:35, gaztetxetik Beikozinera: Marabilli photo-calla pasietan.
17:45, Beikozinan: Unanue Udal Musika Eskolako ikasleen zertzeladak.
18:00, Beikozinan: Abante zina, Aitzol!: Esti Urresolaren 20.000 especies de abejas filmaren proiekzioa eta zuzendariarekin solasaldia. Sarrera: 6 euro.
21:00, Beikozinan: Marabilli Sormen Festibalaren amaierako ekitaldia.
En breve
- Tipo Festival
- Fecha Del 6 de octubre 2023 al 8 de octubre 2023
- LugarOndarroa
- IdiomaEuskera


