Hitz andana 2023: "Mare, ilargiari poemak"

Hernani 27 de septiembre 2023
  • Hitz andana 2023: "Mare, ilargiari poemak"

Hitz andana 2023

Poesia errezitaldi musikatua.

1545 argitaletxearen Mare liburuaren errezitaldi musikatua izango da. Jon Martinek gidatuko du emanaldia, eta izen bereko liburuan parte hartu duten hainbat idazlek eta Hernaniko ikasle gazteek poemak irakurriko dituzte Edurne Saizar musikariak lagunduta. Ilargiari begira jarri nahi ditugu irakurle gazteak, baita ilargiaren alde ezkutuari ere, Lurretik ikusten ez den horri.  

Testuak: Harkaitz Cano, Itxaro Borda, Asier Serrano, Jose Luis Otamendi eta herriko gazteak.

Pianoa: Edurne Saizar

Irudiak: Udane Ansa

Aurkezlea: Jon Martin

Iraupena: 60 minutu

Mare proiektuarentzat Idoia Asurmendik berariaz sortutako kanta

GONBIDAPENAK: irailaren 20tik aurrera

Biteri kultur etxeko leihatilan 09:00-14:00 eta 16:30-20:00


En breve

Dónde