"Laborde Labayen - Garai bateko paperezko isladak"
Laborde Labayen, arte grafikoen lantegia, Tolosan 1904tik 1974ra martxan, eraikina 2009an desagertua. Bertan egindako lanak XX. mendeko historiaren testigantza.
Urteak utzita zeraman, eta, desagertu aurretik, azkar zakarrontziko bidea hartuko zukeen kartel-sorta eder bat salbatu zuen Vixente Ameztoik. Horietako 25 erakusketa honetan ikusteko aukera izango da, 20ko eta 40ko hamarkaden artekoak, urte haiek bezala, argiak batzuk, ilunak besteak.
Erakusketaren izenburuak dioen bezala, LABORDE LABAYEN - GARAI BATEKO PAPEREZKO ISLADAK, irailaren 13tik urriaren 25a arte ikusgai Tolosako 3 tabernan.
Asteazkenetik ostiralera 17:30etatik aurrera, larunbat eta igandeetan eguerditik aurrera, Tolosako Oria kaleko 12an.
En breve
- Tipo Exposición
- Fecha Del 16 de septiembre 2023 al 25 de octubre 2023
- Horario17:30-22:30 | Larunbat eta igandeetan eguerditik gauera
- Lugar3 taberna. Oria kalea, 12
Tolosa - PrecioGratis
- IdiomaBilingüe


