Antilla Reggae 2023

Orio 29 de julio 2023
  • Antilla Reggae 2023

Reggae musikari eskainitako jaialdia antolatuko du aurten bigarrenez Orioko Udalak, zenbait eragileren laguntzarekin. Uztailaren 29an izango da, larunbatarekin, eta 17:00etatik aurrera, talde hauek joko dute: Belen Natali, Gwa Ya Reggae, Revolutionary Brothers eta Eira.

Revolutionary Brothers biko donostiarrak Orion eskaini behar zuen kontzertuari beste hainbat talde batu zitzaizkion iaz, eta hala, reggae estiloko musika-jaialdiari forma eman zioten. Ekitaldiak izandako harrera ona ikusita, aurten ere formatua errepikatzea erabaki dute antolatzaileek, eta 17:00etatik 22:00ak bitarte, bakarlari zein taldeen raggae doinuek hartuko dute hondartza ingurua.

 
orio.eus

En breve

  • Tipo Festival
  • Fecha 29 de julio 2023
  • LugarHondartza
    Orio

Dónde