Geroa Hemen: Nora Arbelbide + Harkaitz Cano + Arantxa Urretabizkaia
Geroa zer? Etorkizuna, maiz, apokalipsiaren edota katastroferik handienen sinonimoa da. Hausnarketa eta, batez ere, berba egitea falta zaigu. Besteek pentsatu dutena entzun, bestelako mezuak jaso, patxadaz eta lasaitasunez. Idazleek asko dute esateko, gizartearen begiraleak badirelako, badutelako gertatzen direnei begiratzeko bestelako moduak.
Lau hilabetean, urtaro bakoitzeko behin, hiru idazle batuko dira. Batek moderatzaile lanak egingo ditu, solasaren gaia proposatu eta gidatuko ditu bi idazleak denboran barrena.
Kasu honetan, Nora Arbelbidek Harkaitz Cano eta Arantxa Urretabizkaia berbetan ipiniko ditu, zer eta zentsuraren inguruan.
Neguarekin emango zaio hasiera Geroa Hemen ekimenera: datorren asteartean, otsailaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko BBK Kuna espazioan (Urazurrutia Kalea, 3,) zain izango dira Nora, Harkaitz eta Arantxa.
Sarrera doakoa da.
Idazleekin elkarrizketak lotzeko edota ekimenaren inguruan informazio gehiago jasotzeko, mesedez, idatzi komunika@idazleak.eus helbidera edo deitu 648545303 telefonora.
En breve
- Tipo Conferencia
- Fecha 21 de febrero 2023
- Horario19:00
- LugarEspacio BBK Kuna
Bilbao - PrecioGratis
- IdiomaEuskera
- Más Info


