EGITARAUA
Otsailak 11, larunbata KALDEREROAK
19:00etan, Kaldereroen konpartsa ibiliko da kalez kale, martxak jotzen. Artzubia kalean elkartuko dira parte hart nahi duten kalderero guztiak, eta astoekin karroak ere irtengo dira.
Kalderero konpartsa honako kale hauetan ibiliko da: Artzubia etorbidea, San Martin egoitza, Goiko kalea, Plaza Nagusia, Enparan kalea, Erdikalea, Elizkalea, Donejakue kalea, eta ekitaldiari amaiera Plaza Nagusian emango diote.
Abestiak: Trapu zaharrak eta Kaldereroen martxa.
22:30ean, Ukabil eta McOnak taldeen kontzertuak, Sanagustin kulturgunean.
Otsailak 12, igandea
12:30ean Udal Musika Bandako, Julian Barrenetxea abesbatzako, Banda Gazteko eta Juan Antxieta musika eskolako kideek Inauterietako kanten emanaldia eta argazkien proiekzioa eskainiko dute Sanagustin kulturgunean.
Ondoren, kalejira izando da, Udal Musika Bandaren eskutik, eta aldi berean, Sanagustinen Inauteri giroko argazkiak ikusteko aukera izango da.
Otsailak 17, ostirala
18:00etan Euskal Inauterien Jaialdia egingo dute Azpeitiko Ikastola Ikasberri kooperatibako kideek. Herriko kaleak euskal inauteriz jantziko dituzte.
• Irteera: 18:00etan San Martin egoitzaren paretik.
• Amaiera: 20:00etan Plaza Nagusian.
Ibilbidea: San Martin egoitza, Artzubia, Olazko Andre Mariaren plaza, Plaza Nagusia, Elizkalea, Soreasuko Sebastian Donearen parrokia, Perez Arregi plaza, Erdikalea, Plaza Txikia eta Plaza Nagusia.
Otsailak 18, larunbata
17:30ean Freestyle Street Showa, Izarraitz pilotalekuan.
Otsailak 19, igandea ELEGANTEEN EGUNA
09:00etan Izarraitz Txistulari Taldearen diana.
11:30ean Udal Musika Bandaren eta Eltziegoko gaiteroen diana, eta Incansables txaranga herriko kaleetan.
12:00etan Sokamuturra, Plaza Nagusian. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
XLIII. Sokamuturra Argazki Lehiaketa-Imanol Elias Seria, Azpetiko Argazki Elkarteak antolatuta.
12:30ean Elegante Eguneko pasiera, eta Itsasi dantza taldeko artzain-inudeen, danbor jotzaileen nahiz karrozaren kalejira, Juan Antxieta musika eskolako txistularien eta Incansables txarangaren laguntzarekin. Incansables txarangaren emanaldia herriko kaleetan.
16:15ean Izarraitz txistulari taldeak, Eltziegoko gaiteroek eta Udal Musika Bandako kideek zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
16:30ean Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
17:30ean Ipurbeltz kale antzerkia, Azoka Plazan.
19:30ean Gauerdi txarangaren emanaldia kaleetan zehar. DJ Josu Rodriguezen emanaldia Plaza Nagusian.
20:00etan Rock Kalean elektrotxarangaren emanaldia herriko kaleetan.
Otsailak 20, astelehena
11:00etan Sokamutur txikia Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak Plaza Nagusian. Ganadutegia: Arno.
12:30ean Herriko erraldoiek eta buruhandiek irekiko dute mozorrotutako haurren desfilea. Banda Gaztea, txilibiteroak eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilariak ariko dira giroa alaitzen.
Bukaeran, gaztetxoentzat dantzaldia izango da, Diskopuntx taldearekin, eta gozokiak banatuko dituzte Plaza Nagusian.
16:00etatik 20:00etara Haurrentzako jolas parkea, eta gazteentzat eta nerabeentzat errealitate birtualeko jolasak, dance jokoak eta simuladoreak Izarraitz pilotalekuan.
16:15ean Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
16:30ean Sokamuturra. Ganadutegia: Saka.
18:30ean Deiadar txaranga kaleetan.
19:30ean Udal Musika Bandaren kalejira.
20:00etan Mozorro lehiaketaren hasiera.
DJ Davila, Plaza Nagusian.
Vertical perkusio taldearen emanaldia kaleetan.
23:30ean Oihan Vega DJa, Plaza Nagusian.
00:00etan Mozorro lehiaketaren sari banaketa, Plaza Nagusian.
Ondoren, PERCULIGHTS perkusio taldearen emanaldia, kaleetan zehar.
MOZORRO LEHIAKETAKO SARIAK
Banakakoak:
1. saria: 200€
2. saria: 150€
3. saria: 100€
Taldekoak:
1. saria: 800€
2. saria: 700 €
3. saria: 500 €
4. saria: 300€
Inauteri giro onena duen tabernari sari berezia: 200€
Otsailak 21 , asteartea
00:30ean Los Pasai txarangaren emanaldia kaleetan. Itsasiko ttuntturroak kaleetan.
05:00etan Baratxuri zopa jana, Azoka Plazan.
06:00etan Musika Bandaren eskutik, goiz eresia.
07:00etan Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
12:00etan Herriko Banda Gaztearen kalejira.
16:15ean Zezenaren irteera Izarraitz txistulari taldeak eta Banda Gazteak girotuta. Izarraitz txistulari taldeak zezenaren ibilbidea irekiko du kalerik kale txistua joz.
16:30ean Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.
17:30ean BAT, BI, HIRU...MAGIA ikuskizuna SUN magoaren eskutik, Sanagustin kulturgunean.
18:00etan Irulitxa txaranga kaleetan.
20:00etan 2023ko Inauterien amaiera: suzko zezena, Plaza Nagusian, Irulitxa txarangaren laguntzarekin.


