"Kontu kantari"

Hernani 5 de noviembre 2022
  • "Kontu kantari"

Kontu kantari ikuskizunak oroimenean ditugun kantuak biltzen ditu, hauek beste erritmo batzuetara eramanez; reggae, rap edo blues, esaterako. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidaia honetan betiko kantuak berrikusiko ditugu, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten.

Besteak beste, Txiki txikia, Kanuto, Txantxibiri, Ran Rober Ran, Sorgina pirulina, Itsasontzi baten edo Ez goaz lanera kantuak erakutsiko dizkigute.

Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea.

Taldea: La enana naranja

Egileak: Mikel Pikaza eta Sandra Fdez. Agirre

Musikaria: Roberto Castro Boti

Abeslaria: Sandra Fdez. Agirre

Aktoreak: Itziar Fragua, Iñigo Eibar, Marta Alvarez

Adina: 3 urtetik gorakoentzat

Iraupena: 50 minutu


En breve

Toda la información sobre el espectáculo >>

Dónde