Presnetación de libro: "Hamahiru ipuin"
Bikote gazte baten laztanei begira lotsagorritu da moja; ugazabari planto egin dio jornalari-taldeak; emakumezko errepublikarrak preso daude gerraosteko espetxeetan, eta segregazioaren garaiko Estatu Batuetan, arrazarteko senar-emazte batzuk bizi dira. Horra hor Luisa Carnés-en, 27ko belaunaldiko narratzaile handi ahaztuaren narrazioetako batzuen gaiak, bilduma honetan lehen aldiz aurkezten ditugunak euskaraz.
Ipuinak gogorrak bezain hunkigarriak dira eta emakumeak istorioaren erdigunean daude beti: emakume indartsu eta seguruak, otzanak eta lotsatiak, besteren haurra berentzat hartzeko gai diren ama ausartak, biktima isilak edo duin bezain menderaezinak.
Kontalari bikaina da Carnés, eta deskribapenak egiten maisua. Artifiziorik gabeko ahotsa du, baina bere estilo zailduak benetan magiko bihurtzen du, indartsua, argia. Bere lana zehatza da; hitz oro tentu handiz aukeratu izan balu bezala. Artefaktu bikaina alde guztietatik begiratuta ere.
Taxuz aritu da itzulpen lanean Danele Sarriugarte. Carnés-Sarriugarte tandema: biek ala biek elkar ezin hobeto ulertu dute, eta emaitza ikusgarria da.
Egilea
Luisa Carnés (Madril, 1905-Mexiko Hiria, 1964) eleberrigile eta kazetari espainiarra, 27ko belaunaldikoa, zeina "ikusezin" bilakatu baitzuten. Langile-familia bateko alaba; Las Letras auzoan jaio zen, Madrilen. Hamaika urterekin kapela-lantegi batean hasi zen lanean, eta 1928an, berriz, bere lehen lana plazaratu zuen, Peregrinos de Calvario, narrazio laburren bilduma bat. Te-areto batean lan egin zuen gero, eta han bizitakoei tiraka idatzi zuen Tea Rooms. Mujeres obreras (1934) nobela. Carnés autodidakta zen, eta irakurleen eta kritikaren babesa jaso zuen lehen eleberriari esker. Haren ibilbidea, beste askorena bezala, 1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarrak eten zuen. Errepublikarrek porrot egin eta gero, Mexikora erbesteratu zen; han hil zen, gazterik.
Irakurri lehen orrialdeak (PDF - 198 KB)
En breve
- Tipo Conferencia
- Fecha 11 de octubre 2022
- Horario12:00
- LugarBiblioteca Municipal de San Sebastián
Donostia-San Sebastián - IdiomaEuskera


