Aste Nagusia de Bilbao 2022: AKATZ + SKABIDEAN

Bilbao 21 de agosto 2022
  • Aste Nagusia de Bilbao 2022: AKATZ + SKABIDEAN

En el marco de Aste Nagusia de Bilbao 2022.

 

Musika egitarau ederra prestatu dute Algara konpartsan Bilboko Aste Nagusirako. Gaueroz zuzeneko emanaldiak eta disko jartzaileak ariko dira karpa girotzen. Abuztuaren 21 gauean Akatz (argazkian) eta Skabidean taldeak ariko dira zuzenean.

 

 

AKATZ

Bilboko Ska eta Rocksteady musika banda mitikoa da Akatz. 1992. urtean eman zituzten lehen urratsak eta tinko eutsi diote haserako musika ideiari, beti ere erritmo berriak eta norabide berriak gehituz, hala nola, reggaea, rhytm and bluesa, soula, jazza, edo swinga. Urte hauetan guztietan lau diska, bi E.P., bi Maxi, bi single, lau maketa, zenbait bideoklip eta DVD bat argitaratu dituzte, bederatzi bilduma eta laurehun kontzertu baino gehiago eskainiz Euskal Herrian, Espainian, Mexikon, Alemanian edota Frantzian. Taldearen estudioko azken emaitzak ‘Yu-yu’ izena darama eta Kaki Arkarazo soinu teknikariaren aginduetara grabatua izan da Andoaingo Garate estudioetan. Bilboko Brixton Records disketxearen eskutik ikusi du argia.

 

 


En breve

  • Tipo Concierto
  • Fecha 21 de agosto 2022
  • Horario23:00
  • LugarAlgara Konpartsa (Txosnagunea)
    Bilbao
  • PrecioGratis

Dónde