Programa de Fiestas de San Pedro 2022 en Asteasu

Asteasu Del 28 de junio 2022 al 3 de julio 2022
  • Programa de Fiestas de San Pedro 2022 en Asteasu

Ekainaren 28an botako dute jaiei hasiera emateko txupinazoa eta uztailaren 3ra bitarteko egitaraua prestatu dute.

Egitaraua

Ekainak 23, osteguna

  • 21:00. San Juan bezperako sua eta dantza

Ekainak 25, larunbata

  • 18:00. Oinkariren eskutik herriko haurren dantza emanaldia.

Ekainak 28, asteartea

  • 18:00. Lagunarteko Herri Kirol Lehia.
  • 20:00. Txupinazoa Joxe Angel Sarasolaren eskutik eta sorginaren jaitsiera. Ondoren, kalejira: Asteasu eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak herriko txistulariekin.
  • 21:00. Herri afaria, eta ondoren, Laskotxaranga.

Ekainak 29, asteazkena. San Pedro Eguna

  • 10:00. Diana
  • 11:00. Meza nagusia, eta ondoren dantza-soka eta hamaiketakoa.
  • 12:30. Pilota eskolako alebin eta benjaminen finalak.
  • 18:00. Kalejira: herri trikitilariak, txistulariak eta koroa. Asteasu eta Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak.
  • 21:30. Txintxon eta Mus txapelketa (21:30etik 21:55era izen emateak. Bikotekide batek gutxienez Asteasun erroldatuta egon behar du).
  • 22:30. Bakarrizketa: Nekatutak (Antton Telleria)

Ekainak 30, osteguna. Jubilatuen eguna

  • 10:00. Haurrentzat 8 froga, 8 buruhauste, herriko gazteek antolatuta.
  • 11:00. Meza, eta ondoren, hamaiketakoa Aiztondo Elkartean.
  • 13:00. Herri kirolak.
    • Aizkolariak: Ugaitz Mugerza eta Julen Alberdi Txikia.
    • Harri-jasotzaileak: Lierni Ossa, Lur Errekondo, Mikel Lopetegi Urra eta Aimar Irigoien.
  • 14:30. Jubilatuen bazkaria. Bertsolariak Telleria eta Lizaso, eta trikitilariak Izer eta Alabier.
  • 17:30. Gazte-olinpiadak kuadrillen artean, plazan.
  • 18:00. Trikitixa eta pandero eskolaren musika emanaldia.
  • 22:30. Bertso saioa: Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Jexux Mari Irazu eta Nerea Ibartzabal. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

Uztailak 1, ostirala. Kuadrillen Eguna

  • 10:00. Zirku tailerra haurrentzat Lamiategin.
  • 11:30. Ur festa Lamiategin.
  • 13:00. Ikurrinaren aldeko ekitaldia.
  • 14:30. Kuadrillen arteko bazkaria.
  • 17:00. Poneyak eta zezen txikiak.
  • 18:30. Distopiaren emanaldia plazan.
  • 22:00. Zezen suzkoa eta ondoren kontzertua: Gabezin.

Uztailak 2, larunbata. Haurren Eguna

  • 10:00. Herriko haurrentzako jolas eta lehiaketak: marrazkiak, ipuina, xakea, krosa...
  • 12:00-14:00. Puzgarriak.
  • Ondoren, haurren bazkaria eta dantza ikuskizuna.
  • 15:00-17:00. Puzgarriak.
  • 18:00. Tortilla lehiaketa.
  • 18:30. Sagardo dastaketa herriko elektrotxarangarekin.
  • 22:00. Kontzertua: Anker eta Gozategi.

Uztailak 3, igandea. Haurren Mozorro Eguna

  • 11:00. Herriko bertsolarien emanaldia.
  • 12:00. Tio Teronen semeak taldearen ikuskizuna
  • 17:00. Pilota partidak:
    • Larrarte-Erasun/Garai-Agirre
    • Labaka-Urruzola/Urbieta-Aizpuru
  • 19:00. Erromeria: Orkestrina Band Jazpana
  • 21:00. Sorginaren igoera.

Asteasuko Udalak banatu du jada egitaraua eta Tolosaldeko Komunikazio Taldeak egin du. Ikusi hemen jai egitarauaren PDF-a.

ataria.eus

En breve

  • Tipo Fiestas
  • Fecha Del 28 de junio 2022 al 3 de julio 2022
  • LugarAsteasu

Dónde