OCCHI DI FARFALLA

Pamplona/Iruña 15 de junio 2022
  • OCCHI DI FARFALLA

Occhi di Farfalla “Iraun” diska berria aurkezten ari da biran. Iruñeako kontzertu hau berezia izango da. Bira osoa boskote elektrikoan jotzen ari diren arren, oraingoan, sorrerako garaiei keinu egin eta 3ko akustikoan aurkeztuko dituzte kantu berri eta ez hain berriak.

OCCHI DI FARFALLA

Occhi di farfalla 2013an bikote akustiko gisa sortu eta egun 5kote elektrikoa osatzen duen proiektua da. Errepidean jarduteko egindako proiektuak km asko egin ditu dagoeneko. 5 aldiz europan zehar biran aritu dira orain arte osatu dituzten 3 diskoak aurkezten. Kanta lasaiek kanta elektriko eta biziagoei eman dieten arren paso. Dena den, betidanik taldearen zigilu izan diren melodia ilun eta mantra bilakatu daitezkeen erritmo errepikakorrak presente daude ibilbide osoan. 90. hamarkadan bizitutako musika psikodelia ikutuarekin nahastuz, estilo ezberdinen printzak ikusiko ditugu taldearen abestietan. Aurtengo udan 6. aldiz egingo dute bira Europan zehar martxoan kaleratutako “Iraun” disko berria aurkezten.


En breve

  • Tipo Concierto
  • Fecha 15 de junio 2022
  • Horario20:00
  • LugarHerriko taberna
    Pamplona/Iruña
  • PrecioGratis

Dónde