SOFA + OCCHI DI FARFALLA
Sofa eta Occhi di Farfalla taldeak arituko dira Segurako Botikaxarrean, “Krispetak” eta “Iraun” labetik atera berritako diskak aurkezten. Occhi di Farfallak martxoaren 3an ekin zion birari eta uztailan egingo duten europar biraren aurretik, inguruetan egingo dituzten azken kontzertuetan dabiltza.
OCCHI DI FARFALLA
Occhi di farfalla 2013an bikote akustiko gisa sortu eta egun 5kote elektrikoa osatzen duen proiektua da. Errepidean jarduteko egindako proiektuak km asko egin ditu dagoeneko. 5 aldiz europan zehar biran aritu dira orain arte osatu dituzten 3 diskoak aurkezten. Kanta lasaiek kanta elektriko eta biziagoei eman dieten arren paso. Dena den, betidanik taldearen zigilu izan diren melodia ilun eta mantra bilakatu daitezkeen erritmo errepikakorrak presente daude ibilbide osoan. 90. hamarkadan bizitutako musika psikodelia ikutuarekin nahastuz, estilo ezberdinen printzak ikusiko ditugu taldearen abestietan. Aurtengo udan 6. aldiz egingo dute bira Europan zehar martxoan kaleratutako “Iraun” disko berria aurkezten.
En breve
- Tipo Concierto
- Fecha 3 de junio 2022
- Horario22:00
- LugarBotika xaharra
Segura - Precio8€


