ODOLAREN MINTZOA + PLEURA
ODOLAREN MINTZOA
Punk rocka eta hardcore melodikoa lantzen dituen laukote Usurbildarra da Odolaren Mintzoa. 2008 urte inguruan jaioz geroztik 3 disko kaleratu dituzte: 2013 urtean ‘Odolaren Mintzoa’ (Oihuka), 2014 urtean ‘Elkar Estudioa Sesioak’ (Elkar) eta 2017 argitaraturiko ‘Etsipenaren aurka? (auto ekoizpena) azken lana. Taldeko partaideak Jokin Irastoztza (bateria), Beñat Txueka (gitarra), Luken Arkarazo (gitarra eta ahots nagusia) eta Joanes Txueka (baxua eta koroak) dira. 2022 urtean, berriz, ‘Hauskor’ diskoa argitaratzen du taldea auto-ekoizpen bidez.
PLEURA
2018an eratzen da Pleura taldea Nafarroa Iparraldean. Ion eta Olaiak Lamia taldean jotzen zuten elkarrekin, eta taldea desegitean, musika talde berria bat abian jartzea pentsatzen dute, lehen lantzen zuten folk giroetatik haratago soinu gogorragoak bilatuz Unai eta Julenekin batera. Taldeak Rocka lanzten du, gitarraren eta ahotsaren arteko etengabeko elkarrizketen bila, beti oinarri gogor eta zuzenarekin. Taldeko kideen aurreko musika esperientziek (Katez, Estu & Larri, Natali, Beste Urtaroak, Lamia…) giro berriak ekarri dituzte taldera, tartean, metal eta blues zertzeladak. Orain artean estudioko disko bakarra argitaratu dute.
En breve
- Tipo Concierto
- Fecha 8 de abril 2022
- Horario22:00
- LugarGaztetxea
Anoeta - IdiomaEuskera


