"Aho batez II: Lagom", exposición de Beatriz Olabarrieta
Oraingoan, BETRIZ OLABARRIETA artista izango dugu gonbidatu eta Okelan hilabetez lanean aritu den instalazioa ikusteko aukera zabalduko dugu. Erakusketa gainera, Álex Díaz Alonsoren testu batez egongo da jantzia.
Beatriz Olabarrietaren lanak lenguaiaren mugak aztertzen ditu eta komunikazioaren portaera disfuntzionalean jartzen du fokua: Hartzailerik aurkitzen ez duten mezuak, errelatuari ez dagozkion ahotsak edo hizkuntza bakar batenak ere ez diren idatzizko hitzak.
Beatriz Olabarrieta (Bilbo, 1979) Berlinen bizi eta egiten du lan. Filosofian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, Eskulturan Wimbledon School of Art-en (Londres) eta Eskulturako Masterra Royal College of Art-en (Londres). Bakarkako erakusketen artean, honakoak nabarmenduko genituzke: Medium, Centro Centro (Madril, 2020); Faces, Espai 13, Joan Miró Foundation, (Bartzelona, 2020); Stay Twice, Bielefelder Kunstverein, Bielefeld (Biefeld, 2019); Ask the Dust, Museum of Contemporary Art of Sta Barbara (Kalifornia, 2019); The only way out is in, The Sunday Painter (Londres, 2017); Book! Don 't tell me what to do, Parallel Oaxaca, (Mexiko DF, 2017); Dumb Bells, Saturdays Live, Serpentine Galleries (Londres, 2016); eta Cosmic Clap, MOT International (Londres, 2015).
En breve
- Tipo Exposición
- Fecha Del 15 de enero 2022 al 18 de febrero 2022
- Lugar Okela Sormen Lantegia
San Francisco, 11 - Behea
Bilbao - Web Okela Sormen Lantegia


