Ciclo "Eureka Domeka!" 2021: MICE
Erandioko Gautxoriak elkarteak "Eureka Domeka!" kultur zikloa jarri du abian. Herria biziaraztea, eta euskara plazerarekin lotzea dira elkartearen sakoneko asmoak.
Berezitasunen artean, uretatik lurrera egingo den bertso saioa izango da tartean, bertsolariak gasolinoan sartuta arituko baitira kantuan, eta publikoa, berriz, ibaiertzean egongo baita eserita. Lehen lerroko bertsolari eta gai jartzaileekin. UR ETA LUR geratzea da ideia.
Ibaiertzean egingo dira saio guztiak; noski, domeketan, eta herriko "malekoian", gasolinoaren geltoki ondoan, beti 18:00etan. Euria eginez gero, Altzaga auzoko GazteTxokoan egingo dira saioak.
Irailak 5. MUSIKA. MICE (Miren Narbaiza)
Ibilbide propio, pertsonal eta indartsua egin du Miren Narbaiza musikariak Napoka Iria bikotea utzi eta bakarkako ibilbidea hasi zuenetik. Pop intimoaren eta rockaren bidegurutzean dabiltzan disko luze eta disko labur bana kaleratu eta taldearekin hamaika kontzertu eman ostean, bakarka ere proposamen sendoa aurkezten du.
Irailak 12. MARRAZKETA INPROBISATUA. Unai Iturriaga eta Dani Fano
Paper zuriaren krisiari zuzen-zuzenean egingo diote aurre Unai Iturriaga eta Dani Fano marrazkilariek. Ibilbide luzea dute bi irudigileak hala komikigintzan, gidoigintzan nola bertsolaritzan (ez nahitaez ordena horretan), eta, kasu honetan, bat-batean erantzun beharko diete publikoaren aurrean, Iñigo Astiz kazetari eta idazleak proposatutako gaiei. Ezetz barrerik egin gabe amaitu saioa.
Irailak 19. BERTSO SAIOA. Nerea Ibarzabal eta Eli Pagola, Beñat Vidal gai jartzailearekin
Gasolino izeneko txalupatik arituko dira bertsotan Nerea Ibarzabal eta Eli Pabola bertsolariak, eta ibai ertzetik entzungo ditu publikoak. Entzule zein bertsolariak ur eta lur geratzea izango da asmoa, eta Beñat Vidal arituko da gai jartzaile horretarako.
Irailak 26. MUSIKA. Westfalia Txou System
Musika da, baina showa da. Showa da baina musika da. Westfalia Txoy System emanaldiak umorea eta musika uztartzen ditu, hainbat abesti ezagunen bertsioak eskainiz. Furgoneta baten gainean igota arituko dira. Eta, horrez gainera, mozorrotu egin behar bada, ba, publikoak jakin behar du musikariek ez dutela arazorik horretarako ere.
En breve
- Tipo Concierto
- Fecha 5 de septiembre 2021
- Horario18:00
- LugarErandio
- IdiomaEuskera
- Más Info


