Ciclo Berumuga 2021: Josh Hoyer & Soul Colossal
Josh Hoyer-ek sortu zuen Soul Colossal Lincoln Blues 2012an, Nebraskan. Bost kideko talde saritu honek badu sona oneko musikaririk generoan: Hoyerrekin batera (teklatuak/ahotsa), Blake DeForest (tronpeta), Mike Keeling (baxua), Benjamin Kushner (gitarra) eta Harrison ElDorado (bateria). Stax, Motown, Muscle Shoals, New Orleans, Filadelfia eta San Frantziskoko soinuetan inspiratuta, taldeak behin eta berriz zeharkatzen ditu muga musikalak hala estiloan nola garaian. Eta emankizun guztietan batzen ditu indarrak helburu jakin batekin: jendeak bere eguneroko arazoak une batez ahaztea dantzan.
Estudioko bost disko, zuzeneko bat, ezin konta ahala jira AEBetan barrena eta Europan ere ezagutzen ari, Josh Hoyer & Soul Colossal prest dago agertokian larrua eta errepidean arima uzteko, jendeak bere musikaz goza dezan.
Josh Hoyer & Soul Colossal-ek jendearentzat jotzen du, eta hirixe frogatze duten kontzertu bakoitzean: ertzetaraino eramandako gitarra-anplifikadorea, teklatuak nota baxuak jotzen, haizeko harroak tren baten antzeko erritmoan hedatzen. Agertokitik ateratzen diren funk karrankariak eta soul eztiak iraganeko soul musikari erraldoiei eginiko omenaldia osatzen dute, aro modernoan aitzina degitzen duten aldi berean. Arima daukan musika.
En breve
- Tipo Concierto
- Fecha 23 de julio 2021
- Horario22:00
- LugarEspoloia
Bergara - IdiomaInglés


