Oihane Enbeita: "Egunerokotasunaren poetika"
Artedramak antolatutako "Keinu, antzerkira hurbilduz" antzerki tailer trinkoen baitan.
Oihane Enbeita (Gernika- Lumo 1978). Ma Kolektiboa arte bizien elkarteko sortzaile-kide. Lua Kastore dantza-antzerki ikusgarria estreinatu zuen 2019an Joseba Jaka bekaren babesean. 2018an KIMU bekaren bitartez, haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan trebatzeko formakuntza jaso zuen. 2014 Caf Elhuyar sorkuntza saria jaso eta zientzia eta artea uztartzen zituen talde sorkuntza aurkeztu zuen. Gaztetatik bertsolari jardundakoa, hitzaren jolasari lotua, hitzetik ahotsari, ahotsetik gorputzari… 1999an Antzerkiola Imaginarioan eman zituen antzerkiko lehen pausuak eta dramaturgia berriek tentatzen dute egun. Begirada poetikoak gidatzen du.
Egunerokotasunaren poetika
Ikastaro honetan arruntetik poetikorako bidea jorratuko dugu. Mugimendu bat, hitz bat… zerk bihurtzen du poetiko? Antzezlearen lana interpretatzea eta komunikatzea da. Nola interpretatzen dut inguratzen nauena neugan eta interpretazio hori nola helarazi besteei. Poesia bera ez al da errealitatearen interpretazioa? Zer ezkutatzen da egunerokotasunean, arrunta deritzogun horretan? Unibertsoa partikuletan bezala, gizakiaren kezka unibertsalak kezka partikularretan proiektatzen dira. Antzezpen bakoitza ikuspegi partikular bat da. Zurea deskubritu nahi?
En breve
- Tipo Formación
- Fecha Del 7 de noviembre 2020 al 8 de noviembre 2020
- Lugar Elai-Alai Aretoa
Foru Plaza, 2
Gernika-Lumo - Precio25 €
- IdiomaEuskera
- Web Elai-Alai Aretoa


