UDA BIZIA! - Espectáculo de Takolo, Pololo eta Ximon
- Hemen duzue informazio osoa, egitaraua eta izen ematea egiteko informazioa.
Norentzat: 10:00etan: HH 4 eta 5 urteko gelakoentzat
11:30ean: HH 2 eta 3 urteko gelakoentzat
Izen-ematea
Ekintza puntualak izanagatik, antolakuntzarako ezinbestekoa denez, izena eman beharko da Kultur Etxean ( 943 16 03 38 – kulturetxea@zaldibia.eus ) ekainaren 24a, asteazkena, baino lehen.
Kultur etxeko ordutegia: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 8:30etik 15:30era.
Behin izena emanda adin horretarako programatutako ekintza guztietarako emango da izena. Inork ekintzaren batera joan ezin badu, ahal dela aurrez abisatu egingo du.
Izena ematerakoan honako datuak eskatuko dira:
- Haur edo gaztetxoaren izen-abizenak eta jaiotza-data
- Guraso edo tutoreetako baten izen-abizenak eta mugikor zenbakia (Whatsapp) edo e-maila aisialdi ekintzei buruzko informazioa, jarraibideak eta dokumentuak jasotzeko.
- Sinatu eta entregatu egin beharko da Kultur Etxean ekainaren 24a baino lehen “Ekintzetara etortzeko jarraibideak, higiene eta prebentzio neurriak eta baimen informatua” biltzen dituen dokumentua.
Jarraian duzue beraz, kultur eta kirol ekintzen egitarau osoa, baita egitasmoaren azalpen orria eta sinatu eta entregatu beharreko dokumentua ere.
En breve
- Tipo Actividad Infantil
- Fecha 22 de julio 2020
- Horario10:00
- LugarParke Botanikoan (Euria bada Resti Pilotalekuan)
Zaldibia - IdiomaEuskera


