Actuaciones del Circo Italiano en Beasain
Koronabirusak eragindako geldialdiaren ostean mundua ari da lehengoratzen eta kultur ekintzak itzuli dira Goierrira. Circo Italiano konpainiko Artistek hamalau emanaldi emango dituzte datozen bi asteburutan: ostegunetan 19:00etan, ostiraletan 18:00etan eta 20:15ean, larunbatetan 17:00etan eta 19:30ean eta igandeetan 12:00etan eta 18:00etan.
Zirkuko arduradunek egokitzapenak egin behar izan dituzte garbitasun eta osasun baldintzak betetzeko. Esaterako, nahiz eta altxa duten karpa betikoa den arren, edukiera erdira murriztu dute ikusleen artean distantziak mantendu daitezen. Era berean, sarrerak internet bidez erosteko eskatu dute ilararik sortu ez dadin. www.ilcircoitaliano.com atarian daude salgai eta ateak saioa hasi baino ordu erdi lehenago zabalduko dira.
En breve
- Tipo Otro
- Fecha Del 5 de junio 2020 al 14 de junio 2020
- HorarioJu: 19:00, vi: 18:00 y 20:15, sa: 17:00 y 19:30 y do: 12:00 y 18:00
- LugarBeasain
- Entradas Comprar
- IdiomaCastellano


