Tertulia sobre el libro "Koaderno handia" de Agota Kristof (online)
Herriko liburutegian sei liburu tertulia antolatu dira guztira 2020an. Urtarrilaren amaieratik ekainera bitartean izango dira, hilabeteko azken asteartean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Gaztelaniazko liburuen inguruko gogoeta egingo da lehen hiru saioetan, euskarazkoena azken hiruretan. Bi dinamizatzaile izango dira topaketa horietan. Bata, Monica Leiva kazetaria, bestea, Miriam Luki kazetari eta idazlea. Tertulietan gai desberdinak jorratuko dira, liburu bakoitzaren nondik norakoen arabera, eta, betiere, berdintasuna nahiz migrazioaren ikuspegia landuta.
Apirilaren 28an izango da urteko laugarren saioa, eta, bertan, Agota Kristofen Koaderno handia liburua landuko da. Tertulian parte hartzeko interesa izanez gero, ondorengo loturan sartu besterik ez duzu (edozein zalantza, idatzi kultura@ormaiztegi.eus-era).
En breve
- Tipo Conferencia
- Fecha 28 de abril 2020
- Horario18:00
- LugarOrmaiztegi
- IdiomaEuskera


