EiTB Euskal Kantak, euskara hutsean eginiko musika entzungai
Orain gutxi sortu da EiTB Euskal Kantak, EiTBren lehen irrati digitala. Bertan, euskara hutsean eginiko musika entzun ahal izango da, eta orain, gainera, zure proposamenak hartuko ditugu WhatsApp bidez.
Horretarako, 607 707 017 telefonora WhatsApp audio bat bidali, eta zure eskaria irratian entzungo da, hautatutako euskal kantuarekin batera.


