Dantzan: videos tutoriales
Hona hemen hainbat dantza ikasteko bideo-tutorialak, azken urteotan tokitan tokiko dantzariek eskaini dituztenak Dantzan-en: Zuberoako dantzak, Oñatiko Korpus dantzak, Lesakako San Fermin eguneko ezpata-dantza, Lekeitioko eguzki-dantza, Lantzeko zortzikoa, Luzaide eta Donapalen dantza-jauziak egiteko duten manerak, baita joaldunek joareak dantzatzeko dituzten moduak ere.
Dantzak aurrez aurre ikasi genitzakeen garaian interesgarriagoa zen zuzeneko harreman hori dantzan ikasteko, baina orain ezinezkoa denez aurrez aurreko jarduera, gozagarria eta eskertzekoa zaizkigu dantzari guzti hauek eskaini dizkiguten lezio hauek guztiak. Itxialdia aurreikusi bezain pronto hasi ziren Dantzan-en Eutsi Dantzan bideoen bitartez dantzarako pautak eta argibideak argitaratzen, baina aurretik ere publikatu izan dituzte zenbait bideo-tutorial. Tokian tokiko hainbat dantzen azalpenak eman izan dituzte dagokien herrietako dantzariek eta sarrera honetan bildu dituzte grabazio horiek. Datozen egunetarako entretenimendu ederra izango zaizuelakoan.
Lekeitioko andreen aurreskua
Lesakako San Fermin dantzak
Luzaideko bolant-dantzak
Malerrekako joaldunak
Lantzeko zortzikoa
Nafarroa Behereako jauziak
Amezketako talai-dantzak
Zuberoako maskaradak
Oñatiko Korpus-dantzak
En breve
- Tipo Danza
- Fecha Del 13 de marzo 2020 al 31 de diciembre 2020
- LugarDonostia-San Sebastián
- IdiomaEuskera


