Gasteizko Irakurle Kluba 2019-2020
Irakurketaren jolasa dute helburu Gasteizko Irakurle Klubean. Ez zaizkie sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik.
Hilean behin biltzen dira, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan.
Hemen duzue, beraz, 2019/2020 ikasturterako proposatzen dituzten irakurketen egitaraua. Gonbidatuta zaudete.
GASTEIZKO IRAKURLE KLUBA 2019/20 EGITARAUA
- Urriaren 24a, osteguna > Irati Elorrieta, Neguko argiak, Pamiela 2018.
- Azaroaren 28a, osteguna > Slavenka Drakulic, Han ez banengo bezala, Pasazaite 2018.
- Abenduaren 19a, osteguna > Angel Erro, Lerro etena, Elkar 2019.
- Urtarrilaren 30a, osteguna > Emily Brontë, Gailur ekaiztsuak, Erein-Igela 2017.
- Otsailaren 27a, osteguna > Iñigo Aranbarri, Munduko tokirik ederrena, Susa 2018.
- Martxoaren 26a, osteguna > Katixa Agirre, Amek ez dute, Elkar 2018.
- Apirilaren 23a, osteguna > Beñat Sarasola, Deklaratzekorik ez, Susa 2019.
- Maiatzaren 28a, osteguna > Alice Munro, Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak, Erein-Igela 2018.
- Ekainaren 25a, osteguna > Ruben Sanchez, Hondarrak, Txalaparta 2019.
Saio guztiak 19:30ean izango dira, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.
Koordinatzailea: Iban Zaldua
- Twitter: @gastIraKluba
- Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus
En breve
- Tipo Conferencia
- Fecha Del 24 de octubre 2019 al 25 de junio 2020
- Horario19:30
- Lugar Casa de Cultura Ignacio Aldecoa
Paseo de la Florida, 9
Vitoria-Gasteiz - IdiomaEuskera
- Web Casa de Cultura Ignacio Aldecoa


