Homenaje a Joxean Artze

Usurbil 16 de junio
  • Homenaje a Joxean Artze

Arte diziplina ezberdinetako hitzorduek osatuko dute sortzaile usurbildarraren aldeko omenaldiko egitaraua. Herrikoia eta parte hartzailea izatea nahi dute eguna. Dagoeneko, ekainaren 16an, 18:30ean Dema plazan ospatuko den ekitaldi baten zehaztasunak aurreratu dituzte, herritarrak hitzordu honetan parte hartzeko gonbita luzatzearekin batera.

Txalapartak giroturiko poema errezitaldi herrikoia antolatu dute Dema plazan, elizako hormaren aurrealdean. Bertan, Joxean Artzeren lanaren aitortza egingo da, poesia eta txalaparta uztartuz. Artze anaien txalaparta jarriko dute bertan. Artzerekiko sentimenduren bat adierazi nahi duen herritar orok, horretarako aukera izango du, Artzetarren txalaparta joz edota poema bat irakurriz. Ekitaldian parte hartu nahi duen orok, prestaketa lanak garaiz bideratu ahal izateko, aurrez izena ematea eskatzen da goizez Potxoenean (943 371 999) edo arratsaldez Sutegi udal liburutegian (943 360 692).

Artzerekiko sentimenduren bat adierazteko beste bide bat ere egongo da, omenaldi egunera arte Potxoenean jarria izango den erregistro liburuan. Ekainaren 16an ere, hitzez Artze omentzeko aukera izango da aipatu liburuan.

noaua.eus

En breve

  • Tipo Otro
  • Fecha 16 de junio
  • LugarUsurbil

  • IdiomaEuskera

Dónde