Kultur Kabia Zerbitzuak

  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Facebook
  • Kultur Kabia Zerbitzuak

Kultur Kabiak zure beharrizanak asetzeko aisialdi eta kultur eskaintza zabala kudeatzen du

  • Gazte zein nerabeak dira euskararekiko motibazioan eta erabileran eragitea helburu duten programa parte hartzaileen protagonistak

Adin tarte eta izaera anitzeko publikoari zuzendutako euskarazko aisialdi eta kultur zerbitzuak hedatu eta sortzen dituen enpresa gara. Gazte zein nerabeentzako produktuak dira gure bereizgarri nagusia. Izan ere, euskararekiko motibazioan eta erabileran eragitea helburu duten programa parte hartzaileak sortu eta kudeatzen ditugu; Harrapazank eta Izarren Distira lehiaketa arrakastatsuak esaterako.

Metodologia berritzailea, egokitua eta eraginkorra eskaintzen dugu. Arrakastaren bermea lan taldearen prestakuntzan zein eskarmentuan, merkatuaren ezagutzan eta bezeroaren beharrizanetan oinarritzen da. Gure xede nagusia hartzaileak gogobetetzea da, beti ere gure bezeroen beharrizanak kontuan izanik.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak 2006an sortu zuen Kultur Kabia, enpresa berria baina eskarmentu handikoa, beraz. 

Egindako zenbait lan:

  • Harrapazank (Bilboko Udala)
  • Ikusi eta Ikasi (Bilboko Udala)
  • Izarren Distira (Getxoko Udala, Leioako Udala, Erandioko Udala, Txorierriko Mankomunitatea, Uribe Kostako Mankomunitatea)
  • Nahi Dudalako (Alkarbide)
  • Eman Giltza transmisio kanpaina (Alkarbide)
  • Jolasen Txokoa (Alkarbide)
  • Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya (Topagunea)
  • Spraikada Euskal Herriko Graffiti lehiaketa (Topagunea) 
  • Bermeoko Moda Desfilea (Bermeoko Udala)
  • Zuztarretatik Ahora ekitaldia (Galdakaoko Udala)
  • Getxoko I. Euskara Sariaren ekitaldia (Getxoko Udala)

Bideoak:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=hsVzImJg_24[/youtube]

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=XAnQAFP6FjY[/youtube]

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=L9ZSSEsFThU[/youtube]

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=l237WoW_lGU[/youtube]

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=G_F9LatpziA[/youtube]

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=rqF4dZ5AFew[/youtube]

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=JZ4M5dncuCM[/youtube]


Dónde