Maluta films

  • Compartir en Twitter
  • Compartir en Facebook
  • Maluta films

Interes orokorreko zinema eta telebistarako ikus-entzunezko edukiak ekoizteko sortu zen Maluta Films SL, eta nazioarteko bokaziodun ekoizpen etxe independentea da. Gure jarraitzaileei zerbitzu integratzaileko ekimenen bidez eskaintzen dizkiegun proiektuen arteko sinbiosiak bereizgarritzen gaitu.

Bowfinger ekoizpen etxearekin batera ‘Tres60’ film luzea ekoitzi genuen 2013an, Antena 3 Films eta ETBren laguntzarekin; Nanianorekin ‘Albaitari’ film laburra osatu genuen 2012an, eta Surreal ekoizpen etxe txiletarrarekin ‘Odola odol’ dokumentala koproduzitu genuen 2014an. Bertan Txileko Telebistak eta Gobernuak, ETBk eta Gipuzkoako Diputazioak ere hartu zuten parte.


Dónde