"Zeozer gaizki doa"
Hemendik ez ditut
erretzen diren basamortuak
ikusten
ezta jada sutan dauden
erromero sortak
hemen
landa-tximiniaren usaina daukan
kandela bat pizten dut gauean
hemendik
hegazkinak aireratzen ikusten ditut
eta berriro irekitzen diren dendak
hemendik ez ditut
erretzen diren basamortuak
ikusten
ezta jada sutan dauden
erromero sortak.
Egilea
Beatriz Chivite Ezkieta (Iruñea, 1991). Filologia Txinatarrean eta Ekialdeko Artearen Historian lizentziaduna da. Txinan, Nepalen, Indonesian, Hong Kongen, Italian, Taiwanen eta Erresuma Batuan bizi izan da, orain Londreseko arkitektura unibertsitate batean lan egiten du nazioarteko proiektu kudeatzaile gisa. Hainbat poesia-sari irabazi ditu, eta gehienetan poesia sari horiei esker argitaratu ditu poema-bildumak: Iruñeko Udalaren Poesia Lehiaketa (2012), Ernestina Champourcin XXVI Poesia Lehiaketa (2014), Lauaxeta Poesia Lehiaketa (2015), Blas de Otero Bilbo Uria saria (2016). Paisaiek, bidaiek, desplazamenduek presentzia handia hartzen dute bere poemetan, sarritan barne-bidaia bat gorpuzteko begirada poetikoen emaitza direnak. Argitaratutako poema liburuak: Pekineko kea (Pamiela, 2017); Metro (Arabako Foru Aldundia, 2014, The Blue Line izenburupean argitaratua ingelesez); Biennale (Erein, 2017); eta Mugi/atu (Pamiela, 2019).
En breve
- Autoría Beatriz Chivite Ezkieta
- EditorialPamiela argitaletxea
- Precio14,00 €
- IdiomaEuskera
- Número de páginas96
- Año de publicación2023
- ISBN978-84-9172-308-0


