"Bizipoza - Mundu berri bat guztiontzat 2"

  • "Bizipoza - Mundu berri bat guztiontzat 2"

MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT 2 kantu eta bideoklipak BIZIPOZA elkartea osatzen duten 12 elkarterekin ekoiztutako lana da, euskal sortzaileekin elkarlanean sortua: Euskal Herriko 12 idazle eta bertsolari, eta 10 abeslari eta 4 musika talde.

Bertan 11 abestiz eta bideoklipez osatutako CDa eta DVDa aurkituko dituzue.

Honetaz gain, liburuxka formatuan eta elkarteen ilustrazio banarekin, elkarte bakoitzaren deskribapena, kantu eta elkarte bakoitzaren aurkezpen testua , abestiaren letra eta sortzaileen eta elkarteetako kideen talde argazkiak ere topatuko dituzue.

Elkarteen eta euskal kultur sortzaileen arteko elkarlana da MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT 2 kantu eta bideoklipen proiektuaren oinarri nagusia. 12 elkartek egunerokoan lantzen dituzten gaiak eta haien errealitateari buruzko abestiak eta bideoklipak dira, elkarte bakoitzaren mezua musika, hitza eta irudiaren bidez gizarteratzeko helburu dutenak.

Entzun disko osoa

Erosi zure alea

ELKARTEAK:

Super H Elkartea, Beroa Elkartea, Bortzirietako Guztiok Taldea Elkartea, Ademgi Elkartea, Gure Nahia Elkartea, Gure Señeak Elkartea, Chernobilen Lagunak ELkartea, Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioa, Sanfilippo Euskadi Vass Elkartea, Etiopia Utopia Fundazioa Tikal, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, Mindara Elkartea.

CDa:

MUSIKA: Xabier Zabala.

HITZAK: Jon Garmendia "Txuria", Alaia Martin Etxebeste, Jon Martin Etxebeste, Sustrai Colina, Jon Maia, Onintza Enbeita Maguregi, Oihane Perea Perez de Mendiola, Andoni Egaña, Gotzon Barandiaran Arteaga, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio, Igor Elortza Aranoa.

AHOTSAK: Maren, Alaia Martin Etxebeste, Jon Martin Etxebeste, Estitxu, Petti, Anari Alberdi, Jon Maia, Alex Sardui, Jurgi Ekiza, Motxila 21, Francis. Doctor Deseo, Demode Quartet, AMAK, Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

MUSIKARIAK:

L.M. Moreno "Pirata": haize instrumentuak.

Igor Telletxea: bateria.

Ruben Caballero: gitarrak.

Ritxi Salaberria: baxua.

Kaabestri (Itziar Prieto, Igor Torre, Arkaitz Martinez, Yi-Weng Wang): hariak

GRABAKETAK:

ELKAR estudioa (Victor Sanchez).

GARATE estudioa "Bizipoza Auzolan" abestiaren musika (Kaki Arkarazo).

DVDa:

BIDEOKLIPEN GRABAKETA ETA POSTPRODUKZIOA: ARENA Comunicación Audiovisual.

ZEINU HIZKUNTZAKO INTERPRETEA: Ainhoa Moiua.

ILUSTRAZIOAK: Eñaut Aiartzaguena.

ARGAZKIAK: Ibai Arrieta del Pico.

EKOIZPENA: Bizipoza Elkartea.


En breve

  • Autoría Varios autores
  • EditorialBizipoza Elkartea
  • Precio15,00 €
  • IdiomaEuskera
  • Año de publicación2022
  • ISBN978-84-09-34973-9