"BETI BERDIN Taberna koronabirusaren garaian"
Fikziozko IRIZAR hiriko taberna ospetsua dugu BETI BERDIN, euskal kostaldeko zehaztu gabeko lekuren batean dagoena.
Munduko gainerako biztanle guztiak bezala, koronabirusaren pandemiak ustekabean harrapatu ditu ohiko tabernazaleak, beren bizitzak guztiz aztoratuz.
Begirada umoretsu eta ziniko baten bidez, bizitzari eta pandemiari buruzko gogoetak ikusteko aukera izango dugu denboran zehar.
Album honek pandemia garatzen ari zen aldi berean sarean argitaratutako zinta guztiak biltzen ditu. Orain, atzeraka begiratzerakoan, bizi izan ditugun etengabeko aldaketak eta ohiko bizitzan izan duen eragina ikusita, pertsonaien gogoeta, sentimendu eta jarreretan islatuak ikusten ditugu geure buruak.
Webgunea: betiberdintaberna.art.
En breve
- Autoría Gastón (Asier Iturralde)
- EditorialGastón argitalpenak
- Precio1,00 €
- IdiomaEuskera
- Número de páginas40
- Año de publicación2021
- ISBN978-84-121924-2-1


