"Rukula"

  • "Rukula"

Rukula talde usurbildarrak giroa ederki asko berotzen du, jende guztia dantzan jarriz. Can't Explain edo Desegin taldeetako jendearekin osatuta dago, eta musika instrumentala jorratzen dute. Funk, rock, stoner, metal... estiloak maisuki nahasten dituzte; batukada puntua ere bada bere repertorioan. Koktelera hau zuzenean daukaten portaerarekin gehitzen da. Beraien energia erraztasun handiz transmititzeko gai baitira. Emanaldi motzak eskaintzen dituzte, apenas iristen direlarik 20 minutuetara.

Taldearen estudioko lehen lana Garate estudioetan grabatua izan da, eta 2016ko azaroan ikusi du argia.

Diskoaren izena: Rukula
Edizioa: Autoekoizpena
Argitaratze data: 2016ko azaroa
Kantu kopurua: 6
Iraupena: 25 minutu
Salneurria: 5 euro

Harremanak
rukula.band@gmail.com


En breve

  • Autores Rukula
  • DiscográficaAutoekoizpena
  • Precio5,00 €
  • FormatoCD
  • IdiomaEuskera
  • Año de publicación 2016
  • LicenciaCopyright