"Beti oporretan"
Harkaitz Canoren 14 ipuinek osatzen dute Beti oporretan.
Uda, asteburu luzea, txangoa... geure buruari opa diogun gozamen tartea da oporraldia. Atseden hartu eta indarrak berritzeko sasoi irrikatua. Beti ez dira gauzak espero bezala gertatzen hala ere. Desegokia suerta daiteke bidaidea, nahas liteke giroa edo trakestu familiako bakea.
Itsasoa, erreka, igerilekua, hondartza, irla... nabarmen urtarrak eta naturaren atseginari lotuak dira narrazio hauetako asko. Baina bizipozaren ifrentzuak ere badu bere taupada: iraganeko zoriona berritu ezinak dakarren sosegu eza. Zoriontsuak izan ginen lekuetara ez itzultzea gomendatzen dute zuhurrenek. Nola eutsi tentazioari, ordea?
En breve
- Autores Harkaitz Cano
- EditorialSusa literatura
- Precio17,10 € (en papel) / 3,63 € (libro electrónico)
- IdiomaEuskera
- Nùmero páginas208
- Año de publicación 2015
- LicenciaCreative Commons by-sa
- ISBN978-84-92468-79-9


