Homenaje al pintor Alejandro Tapia

Usurbil 3 de noviembre
  • Homenaje al pintor Alejandro Tapia

2016ko abenduaren 24an zendu zen Alejandro Tapia Aginagako margolaria. 1930 urteko azaroan jaio zen eta 86 urtetan asko dira egindako margolan, eskultura eta grabatuak. Akuarelekin hasi bazen ere zahar berritze lanak egiten, laster egin zuen olio-pinturak eta pastelak egiterako jauzia. Natura izan da besteak beste bere inspiraziorako gai nagusia eta berak esana da "Abstrakzioa egiten dudanean ere beti sartu behar izaten dut natura pixka bat. Naturak beti dauka zerbait hartzeko. Nahi duzun guztia ematen dizu."

1958. urtean joan zen Parisera eta ondoren Madrilen, Italian, Londresen, Belgikan edota Holandan ere ibili zen ikasketak osatzen. Bere lanek estilo figuratibo eta abstrakzioaren eragina dutela esan genezake. 60. hamarkadan UR taldea sortu zuen Karlos Bizkarrondo, Jose Grazenea eta Javier Arozenarekin batera.

Alejandro oso artista herrikoia izan dela esan dezakegu. Ezaguna dugu berak egindako murala, Sutegin eta Aginagako Eliza Zaharrean eskainitako erakusketak eta Aginagako festetako jai egitarauak zein bertan ikusgai dagoen eskultura ere. Ekitaldi honetan aukera izango dugu berak eskainitako guztia gogoratu eta eskerrak emateko.
Ondoren, erakusketaren irekiera egingo da.


En breve

  • Tipo Otro
  • Fecha 3 de noviembre
  • Horario19:00
  • Lugar Sutegi Aretoa
    Plaza Jose Martin Sagargia, s/n
    Usurbil
  • PrecioDoakoa
  • IdiomaEuskera
  • Web Sutegi Aretoa

Dónde