"KEPA ORDOKI - MEMORIA HISTORIKOA BIDASOAN ELKARTEA"
Buscar otra asociación
Opendata: Descargar los datos del Registro de Asociaciones en Euskadi.eus
Ver información completa [+]
Datos de la asociación
Nº Registro:
AS/G/21903/2018
Fecha de constitución:
16/04/2018
Fecha de inscripción:
17/09/2018
Ámbito de actuación:
C.A. del País Vasco
Utilidad pública:
No
FinesDatos extraídos de los estatutos
- Clasificación: Cultural Específico
- Finalidad: Estudios
- 1. KEPA ORDOKI VAZQUEZ (Irun 1912 - Baiona 1993) Gernikako Batailoiaren komandantearen bizitza eta ibilbidea ezagutzera ematea; zein Saseta Batailoiaren konpainia baten ikurrinaren pean, Akitanian, nazien aurka eta askatasunaren alde borrokan ibili zen. Biografia laburra: Kepa Ordoki Vázquez Eusko Gudarosteko gipuzkoar gudaria eta Eusko Abertzale Ekintzako (EAE - ANV) kidea izan zen. Bigarren Mundu Gerran zehar, Frantziako Gironde departamenduan borrokatu zen Gernika Batailoiaren buruzagia izan zen. Igeltseroa zen 1931an Eusko Abertzale Ekintzan sartu zenean. 24 urterekin Espainiako Altxamendu Faxistan parte hartu zuen Gipuzkoa, Bizkaia eta Santanderreko fronteetan. San Andres batailoiko Kapitaina izan zen. 1937an atxilotu eta heriotzara kondenatu zuten. Azkenean, kondena ezeztatu zen. Duesoko (Santander) kartzelatik ihes egitea lortu zuen, muga pasaraziz. Frantzian, Gurseko kontzentrazio esparruan barneratuz. Bertatik ere ihes egin zuen, Baionan errefuxiatuz. 1942an, Mexikora emigratu zuen eta Lannemezaneko armategiko itsas eraikuntzetako talderaren nagusia izan zen. Erresistentziarekin kontaktuan jarri zen eta Nazien aurkako zenbait sabotajeetan parte hartu zuen. Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, Espainiako mugan barneratuko zen armada baten formakuntzaz arduratu zen. Agirre Lehendakariak eta Ordoki berak suizidatzat jo zuten operazioa. Honenbestez, Frantzia askatzen zeuden aliatuen esku jarri ziren. Ordoki Eusko Jaurlaritzaren menpeko batailoi baten buruan jarri zen, Kanpotarren eta Marokoarren 8. erregimentu mistoaren barnean. Erregimentua Larminat generalak zuzentzen zuen. Hurrengo taldeek osatzen zuten erregimentua: -Laborde Nogés komandantearen agindupeko batailoi Marokoarra. -Santos komandantearen agindupeko "Libertad" batailoi Espainiarra. -Kepa Ordokiren agindupeko "Gernika" batailoia. Erregimentua Carnot Brigadan barneratu zen eta Médoceko frontera bidali zen. 1945eko apirilaren 14an, Ordokik fronte atlantikoa askatzeko agindua jaso zuen. Honetarako, Montaliveteko (Pointe de Grave) Naziak irtenarazteko agindua jaso zuten, Garona ibaiko ezker aldean. "Balio moral eta militar handiko" ekintza honegatik, zilarrezko izarra zuen gerra gurutzea jarri zioten eta batailoia eta ikurrina ohorez eta militarki agurtu zuen zen De Gaulle generalak pertsonalki. Orkoki eta bere batailoia 1945eko abenduan desmobilizatu ostean, Hendaia eta Korsikan bizi izan zen alabekin batera. 1980an Irunera bueltatu zen eta 1993an Baoinan zendu zen. ITURRIAK: Wikipedia eta Auñamendi Eusko Entziklopedia. 2. Bidasoa bailaran askatasuna, demokrazia eta justizia sozialaren alde borrokatu edo bizitza eman zuten pertsonen oroitzapen historikoa berreskuratzea, eta beren ideiei duintasuna ematea eta zabaltzea. Egun, ez dago biktimen inolako errolda ofizialik, gertatutakoaren egia ez da ezagutzen, ez da kontatu zenbat pertsona fusilatu ziren, zenbat galdu ziren, zenbat hil ziren frontean, kartzeletan edo derrigorturiko lan batailoietan. Ez da kontatu, zenbat emakume gosez hil ziren, zenbat emakume atxilotu, errepresaliatu, erbesteratu edo bortxatu ziren. Lan postuetatik kaleratu zen jendea, konfiskaturiko ondarea, amengandik lapurtu zituzten haurrak eta euskara, debekatu izan zen hizkuntza. Honenbestez, ondorengo taldeei aurpergia jartzen lan egingo du elkarteak: -Elkartasun antifaxistagatik eta askatasunagatik borrokan ibili eta hil ziren gazte internazionalistak. -Irun defendatu eta Pikoketan fusilatuak izan ziren hamairu miliziano gaztea, Mertxe López Cotarelo, Pilar Valles Vicuña, José María Arruti Idiakez eta Bernardo Usabiaga Jauregui, esaterako. -Faxismoaren aurka frontean borrokatu zutenak, Kepa Ordoki komandantea esaterako. Agirre Lehendakariaren aginduak jarraituz, Gernika Batailoia eratu eta Nazien aurka borrokatu zuen Point de Grave-en. Ordokirekin batera, Gernika Batailoian hogei Bidasotartik goiti zeuden. Hainbat hondarribiarrak eta hogei inguru irundarrak. Esaterako, Aquilino Elosegi Peña irundarra. -Argeles sur Mer, Gurs eta bestelako kontzentrazio esparruetan izandako Bidasotarrak. Gurs-eko kontzentrazio esparruan, hiru mila euskaldunetatik 300 bidasotarrak ziren. Nazismoaren aurkako Comète erresistentzia sarea. Naziek Ipar Euskal Herria okupatu zutenean, hegazkinlari aliatuak erreskatatzeko sarea. Pilotuak Endarlatza errepide inguruko "San Miguel" puntutik pasatzen zuten Bidasoa ibaia. "Comète" sareko kolaboratzaile nabarmenetako bat Maritxu Anatol irundarra zen. Juan Carlos Jiménez Aberasturiren esanetan, 800 pertsona errekatatzea lortu zen sareak, 700 kolaboratzaile atxilotu zituzten eta 200 pertsona inguru fusilatu edo deportazioan hil ziren. -Paul Simon abadea eta Léon Lannepouquet alkateaz gain, Hendaia, Irun eta Hondarribiako zenbait bizilagun kontzentrazio eta akatze esparruetara bidali ziren. Eskualdeko hainbat bizilagun Mathausen, Buchenwald eta Neuengamme-eko kontzentrazio esparruetara bidali zituzten. Esaterako, Jose Alzuri irundarra eta Miranda de Ebroko kontzentrazio esparruan zendu zen Maiz Georges hendaiarra. Deportaturiko 19 bidasotarretatik, lau hil ziren. -Avenida Zubia errefuxiatuen pasaleku eta Lluís Companys-en ematearen lekukoa da. Kataluniako Generalitateko Presidenta Frantzian harrapatu zuen Gestapok, Pedro Urraca agente Frankistaren laguntzarekin. Companys torturatu, gerra kontseilu batean menderatu zuten eta azkenik fusilatu zuten. -Oiartzun-Aritxulegi-Lesaka, Arkale, Lezo-Jaizkibel, Gurutze-Erlaitz eta Dumboako kanala eraiki zuten Frankismoak sorturiko langile batailoiak. Esaterako, beran izan zen Dabid Ubierna Berruezo errenteriarra. -Duero, Burgos, Santoña eta beste kartzeletan preso egondako bidasoko bizilagunak. Cipriano Gonzalez García, esaterako. -Ortega, Olazabal eta bestelako izen propioak. Evaristo Larrañaga Urcelayeta, Florencio Iracheta Quilez edota Nicolas Guerendiain Salaberri. -Jesús Carrera Olascoaga komunista hondarribiarra. Torturatua eta epaitua izan ostean, 1945eko urtarrilaren 15ean fusilatu zuten Alcalá de Henares-en. -Stadium Gal zelaian batu eta Porcelanas Bidasoa fabrikan zegoen kontzentrazio esparruko presoak. -Erantzukizun politikoaren ondorioz, errepresioa jasan zuten errepublikako irakasle eta funtzionarioak. Hauek, kaleratuak eta ezgaituak izan ziren. Atxilotuak, kartzelaratuak, fusilatuak eta exiliatuak izan ziren hauteskunde mahaietako ikuskatzaileak, kargu politikoak, sindikalistak edo alderdi ezberdinetako militanteak. -Ondasunen konfiskatze komisio probintzialaren ondorioz errepresio ekonomikoa jasan zuten Irun eta Hondarribiako bizilagunak. -Elkarte honek ere aintzat hartuko du Frankismoan zehar, 1978ko abendu arteko gertakariak. Besteak beste, Jesus Mª. Zabala. 1976an, ordenaren indar publikoek Hondarribian eraildako gazte irundarra. Baita ere, "Brigada Politico Social"-aren eskutik tortura eta tratu txarrak jasan zituzten bidasotarrak. 3. Espainiako II. Errepublikak jasan zuen estatu kolpe faxista eta XX. mendeko Europa Faxista aintzat hartzea eta salatzea: -1936ko uztailaren 18an, Espainian zilegizkoa zen II. Errepublikaren aurkako estatu kolpe militar faxista eman zen. Hiru urte pasata, 1939ko apirilaren 1ean, altxatuek garaipena eta Francisco Francoren 40 urteko diktadura inposatu zuten. 1945ean, II. mundu gerra amaitu aurretik, Hitleren Alemania nazia erori zen eta diktadoreak buruaz beste egin zuen. Italian, Mussoliniren erregimen faxista erori zen eta Partisanoek Mussolini fusilatu eta Milaneko plaza batean zintzilikatu zuten. Nurenbergeko epaiketetan (1945 - 196), Hitler-en erregimena babestu zutenak epaituak izan ziren eta Italia eta Frantzian antzeko epaiketak burutu ziren kolaborazionistekin. Espainian aldiz, Franco generalak hil arteko (1975) diktadura mentendu zuen eta Juan Carlos de Borbón oinordekotzat ezarri zuen. -Erregimen faxisten ondorioz, hurrengoa zioen N.B.E.-ak 1946an, 39. erresoluzioko a) puntuan: Francoren erregimena izaera faxista duen erregimena da, jatorriz, izaeraz, egituraz eta jokamoldez; Hitler-en Alemania naziaren eta Mussoliniren Italia faxistaren laguntzaz. 4. Behe Bidasoa eskualdean, 1936ko altxamendu militar faxistaren aurkako erresistentzia armatuaren kontextualizazio eta jendarteratzea. 5. Memoria historikoak eskatzen duen errespetua ezinbestekoa da, herrien etorkizuna eta pertsona aske eta solidarioen garapenerako. Horregatik, berebizikoa da egia berreskuratzea eta honen zabalpenean lan egitea. Modu honen bidez bakarrik lortuko da biktimentzako eta armekin isilaraziak izan ziren pertsonen aldeko justizia egitea.
Estatutos
Estos son los datos que constan en el Registro a fecha de 28/12/2023
Esta publicación de datos del registro tiene carácter meramente informativo