Amandra - amatasun feministak
Buscar otra asociación
Opendata: Descargar los datos del Registro de Asociaciones en Euskadi.eus
Ver información completa [+]
Datos de la asociación
Nº Registro:
AS/G/24654/2023
Fecha de constitución:
09/12/2022
Fecha de inscripción:
04/01/2023
Ámbito de actuación:
C.A. del País Vasco
Utilidad pública:
No
FinesDatos extraídos de los estatutos
- Clasificación: Socio-Económico
- Finalidad: Grupos Feministas
- 1. Emakumeen eta haurren ongizatea sustatzea gizarteko arlo ezberdinetan, batez ere amatasunari loturiko gaietan, eta ongizate hori lortzeko beharrezkoa den gizarte-eredu bat bultzatu eta defenditzea; besteak beste, osasun-sistema, sistema judiziala, lan arloa, gizarte segurantza edo gizarte politiketan aurrerapausoak eman daitezen bultzatzea. 2. Emakumeen - haurrak, nerabeak, helduak, amak, amonak - eskubideen defentsan egitea, eta emakume eta gizonen arteko berdintasun erreal e a efektiboa bultzatzea, gizarteko edozein arlotan dauden oztopo, indarkeria eta diskriminazio-egoera agerian jarriz eta horien aurka eginez. 3. Amatasunak zeharkatzen dituzten indarkeriak eta diskriminazioak zein diren identifikatu eta gizartean horiek ikusaraztea eta bidegabeak diren egoera horien desagerpena defendatzea. 4. Emakumeei euren prozesu biologokoen inguruko ahalduntzea sustatzea, informazioa emanez dibulgazio lana eginez eta euren prozesu biologikoen ezagutza sustatuz; besteak beste, sexualitatea, hilerokoaren ezagutza, haurdunaldi aurrea, haurdunaldia eta erdiondoaren zaintza, edoskitzaroa eta menopausia jorratuz. 5. Emakumeen prozesu biologikoak babestuko dituen legedia eta politikak aurrera eraman daitezen defenditzea, sexu- eta ugalketa-eskubideak bermatu daitezen eta egungo legedian hobekuntzak egin daitezen, berezkoak dituzten prozesu horiek modu errealean babestu daitezen. 6. Emakume eta amen artean kontzientzia feminista sustatzea, eta, batez ere, amatasun feminista aldarrikatzea eta horren inguruko hausnarketa sustatu eta ekintza soziala garatzea. 7. Amen bizipenak elkar banatzeko espazio seguruak sortzea. 8. Haurrak eskubide osoko pertsona direla defendatzea eta eurak kontuan har daitezen dagokion politika publiko eta legediak martxan jar daitezela defenditzea. 9. Haurtzaroan jasa ten diren indarkeria eta diskriminazio egoerak zein diren identifikatu eta gizartean horiek ikusaraztea, eta bidegabeak diren egoera horien desagerpena defendatzea. 10. Amatasunaren aitortza soziala aldarrikatzea, gizarte-ongizatea lortzen laguntzen duen aldagai garrantzitsua den heinean. 11. Emakumeen, amen edo haurren babesaren inguruko edonolako foro, kongresu, mahai-inguru edo hitzaldi sustatu, bultzatu edo antolatzea, baita horrelakoetan parte hartzea ere, beti ere, emakume eta haurren giza eskubideak defendatu eta elkarte honen helburuak zabaltzeko bada. 12. Emakume, ama eta haurren eskubideen inguruko lanketa eta ikerketa egitea ikuspegi feministarekin, berdintasun-ikuspegia eta haurtzaro-ikuspegia txertatuz analisirako elementu edo kategoria moduan; eta lanketa horien dibulgazioa egitea. 13. Ikerketa-lanak egiteko beka edo dirulaguntzak eskatzea, edo elkarteekin hitzarmenak sinatzea (institutu, unibertsitate, fundazio edo beste), horien xedea emakume, ama edo haurren giza eskubideen defentsa egitea, indarkeria eta diskriminaz1oa egoerak aztertzea edo emakumeen prozesu biologikoa lantzea badira. 14. Eztabaida sustatzea, emakume eta amek egunerokotasunean topatzen dituzten oztopoen inguruan eta horiek gainditzeko har daitezkeen neurrien inguruan. 15. Proposamen politikoak egin edo ekintza soziala sustatzea, horien helburua emakume, ama eta haurren berdintasun materiala lortzea eta diskriminazio egoerekin amaitzea delarik. 16. Orokorrean, helburu hauetan barneratu daitezkeen bestelako egintzak.
Estatutos
Estos son los datos que constan en el Registro a fecha de 29/12/2023
Esta publicación de datos del registro tiene carácter meramente informativo