Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoa (PEGIP 2020)

Planaren ebaluazioa

PEGIP 2020 hau egoki kudeatzeko, proiektuen aurrerapena eta ekimenen betetze maila ongi eta zehaztasunez ezagutu ahal izateko mekanismoak eduki behar dira.

Planaren Lantalde Teknikoak txostenak bidaliko dizkio Zuzendaritza eta Koordinazio Batzordeari, proiektuen aurrerapenari, ardatzen egoera orokorrari eta helburu estrategikoen betetze mailari buruzko informazio garrantzitsuarekin.

Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko 2020 Plan Estrategikoa Txosten horietan azalduko dira lortutako emaitzak eta ezarritako helburuen betetze maila, planaren dokumentuan deskribatzen diren adierazle-sisteman eta aginte-koadroan oinarrituta.

Azken aldaketako data: