Lan eta Enplegu Saila

Gizarte Elkarrizketa Mahaial - Funtzionamendu-arauak

Mahaia urtean bitan biltzen da ohiko izaeraz, eta ohiz kanpo, baldin eta mahaian ordezkatuta dauden alderdiek hala erabakitzen badute, horietako edozeinek proposatuta.

URTEKO LAN-PLANA

Mahaiak, urteko lehen bileran, urteko lan-plana onartu du.

Mahaiak dagozkion akordioak lortu ahal izateko, urteko lan-planak zehaztuko ditu planen arau-xedapenen proiektuen eta ekimenen alderdiak, eta horien gainean lan egingo du Mahaiak planteamendu partekatuak bilatzeko eta, hala badagokio, gomendioak egiteko.

Urteko lan-plana egiterakoan, Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak kontuan hartuko du indarrean dagoen araudiak sindikatu eta enpresa erakundeak ordezkatuta dauden Euskal Autonomia Erkidegoko organoei esleitzen dien kontsulta, partaidetza edo negoziazio eskumena.

LAN TALDEAK
LAN TALDEAK

ANTOLAKETA

Mahaia lantalde tematiko edo sektorialetan antolatuta dago, aztertzeko eta, hala badagokio, adosteko aurkeztu behar diren gaiak prestatzeko.

SORTZEA EDO EZABATZEA

Mahaiari dagokio egokitzat jotzen dituen lantaldeak sortzea edo ezabatzea erabakitzea, eta, hala badagokio, horien esku uztea zenbait erabaki hartzea.

OSAERA

Lantaldeen osaera Mahaiaren akordio bidez zehazten da, eta Mahaiak hiru alderdikoa izango dela bermatuko du. Batzordeburua sail eskuduneko titularra izango da, edo dagokion gai bakoitzean hark eskuordetzen duena, deialdia egiten duena, bilkuren gai-zerrenda finkatzen duena eta eztabaidak moderatzen dituena.

PARTE HARTZEA

Lantaldeetan, adituak eta profesionalak parte hartu ahal izango dute, betiere lantaldeak berak hala erabakitzen badu bertan ordezkatuta dauden alderdien adostasunez.

ERABAKIAK HARTZEA

1. Oro har, Mahaia osatzen duten alderdiek aho batez hartuko dituzte Mahaiaren erabakiak.

2. Hala ere, akordio-proposamen batek Gobernuaren eta Mahaia osatzen duen enpresa-antolakundearen ordezkarien adostasuna badu eta sindikaturen baten edo batzuen aldeko botoa badu, proposamen hori Gizarte Elkarrizketarako Mahaiaren azken erabaki gisa dokumentatu ahal izango da, edozein kidek proposatuta, dagokion gaiarekin zerikusia duten politikak edo ondorengo jarduerak garatzeko.

3. Mahaiaren erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ahal izango dira, edo, bestela, beste edozein bideren bidez iragarri. Nolanahi ere, adierazi egin beharko da kide guztiek aho batez babestutako erabakiak diren edo aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera hartutako erabakiak diren.

ZURETZAT INTERESGARRIA IZAN DAITEKE
SORRERA, IZAERA ETA EGINKIZUNAK
OSAERA, ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
FUNTZIONAMENDU-ARAUAK