Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EAEko Itsasertza Garatzeko Programa 2011-2013

 

EAEko Itsasertza Garatzeko Programa 2011-2013

EAEko Itsasertza Garatzeko Programaren helburua 2011 eta 2013. urteen arteko epealdian zehar Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan modu adierazgarrian arrantzaren menpekoak diren zonen garapenestrategia integralak sustatzea da.

2011-2013 EAEko Itsasertza Garatzeko Programa (IGP) Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ekintza politikoaren esparruan sartzen da; hau da, euskal itsasertzaren garapen iraunkorra sustatzeko ekintza politikoan. Era berean, lehen eta gaur egun, modu adierazgarrian arrantza-jardueraren menpe egon diren eta dauden arrantza-eremu horien ekonomiadibertsifikazioa eta bizi-kalitatea sustatzeko beharrari erantzuten dio.

2011-2013 EAEko Itsasertza Garatzeko Programak eremu horietarako azken urteetan modu nabarian jaitsi den jarduera baten menpe egoteak izan dituen eta dituen ondorio sozio-ekonomikoak hartzen ditu abiapuntu gisa.

Programa honen helburua estrategiak, proiektuak eta ekimenak garatzeko jarduera-gida edo -esparrua izatea da; horiekin, euskal itsasertzaren arrantza-eremuek etorkizuneko erronkei arrakastarekin aurre egin diezaieten, iraunkortasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa zainduz.

Lerro horretan, IGPa Euskal Herriko Kostaldeko Ekintza Taldearen (KET) oinarria eta lanerako esparrua izango da.

Programa honek eta baita Kostaldeko Ekintza Taldeak ere arrantza-eremuetako garapen iraunkorrean rol garrantzitsu bat izango dute, hurrengoetarako tresna klabeak eratzen diren bitartean:

  • Garapen endogenoa sustatzea eta horretarako, lekuko baliabideak mugitzea garapeneko prozesurako.
  • Arrantza-eremuen antolaketa-ahalmena eraikitzea (gobernua). Horretarako, lurraldean lan egiten duten erakundeen eta agente publiko zein pribatuen borondatea eta esfortzuak bilduko dira, betiere helburu komunak ezarriz.
  • Berrikuntza sustatzea eremu horietako beharrei eta arazoei konponbide berriak aurkitzeko.

EAEko Itsasertza Garatzeko Programa 2011-2013

Azken aldaketako data: 2011/05/13