Egoitza elektronikoa

Enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuen garapena

  1. Enplegua finkatzeko salbuespenezko hautaketa-prozesuen deialdia eta horien oinarri espezifikoen argitalpena, non jasoko baitira deitutako lanpostu-kopurua, behar diren titulazioak, lanpostuen betekizun espezifikoak (baldin badaude), deitutako lanpostuen hizkuntza-eskakizunak (eta horiek lanpostuetara iristeko eskakizun edo merezimendu diren), baloratuko diren merezimenduak eta balorazio-baremoa.
  2. Deialdia argitaratzeak, halaber, hautaketa-prozesuetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea irekitzea dakar.
  3. Hautaketa-prozesuek parte hartzeko txanda bakarra dute (irekia), bi modalitatetan: modalitate orokorra eta desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea.
  4. Eskabideak aurkeztea, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak, eta eskabideak zuzentzeko epea irekitzea.
  5. Hautaketa-prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak, eta merezimenduak aurkezteko epea irekitzea.
  6. Hautaketa-sistema merezimendu-lehiaketa da. Horrela, bada, deialdian adierazitako merezimenduen baloraziotik eratorritako puntuen baturak zehaztuko du prozesuaren kalifikazioa, deialdian ezarritako baremoaren arabera.
  7. Azken kalifikazioa eta azken kalifikazio hori argitaratzea.
  8. Deialdiaren xede diren lanpostuak argitaratzea.
  9. Hautatu behar dituzten izangaiek lanpostuak aukeratzea. Hautatutako pertsonen zerrendak (behin-behinekoak eta behin betikoak).
  10. Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak hala eskatzen dien pertsonek betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko dokumentuak aurkeztea, prozesuan zehar modu frogagarrian egiaztatu ez den dokumentazioa delako edo eskatzaileek prozesu osoan bete beharreko baldintza pertsonalei buruzko dokumentazioa delako.
  11. Izendapena eta lanpostuaz jabetzea (funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko prozesuetan) eta lan-kontratu finkoa (lan-kontratudun langileen kategorietan sartzeko prozesuetan).