Eusko Jaurlaritza

Sinadura elektronikoa: ohiko galderak

Egoitza elektronikoan egiten diren tramite asko herritarrek sinatu behar dituzte. Sinatu behar den bakoitzean, sistemak era batera edo bestera jardungo du, erabiltzen den identifikazio metodoaren arabera:

Ziurtagiri digitala: Txartela edo USB Token

Hau behar duzu:

  1. Zure ordenagailuan txartela-irakurle bat instalatuta izatea (Token-a erabiltzen baduzu, ez da beharrezkoa)
  2. Erabiltzen duzun sisteama eragilearen arabera programa (software) berezi bat instalatuta egotea eta Internetera sarbidea edukitzea:

Sinatzen ari zarenean nabigatzaileak leihoren bat blokeatzen badu, blokeatzailea ezgaitu beharko duzu. Hori lortzeko, arreta ipini nabigatzailearen helbide-barrari eta leihoa (pop-up ere deiturikoa) irekitzeko baimena eman.

BakQ: erabiltzailea, pasahitza eta koordenatuak

Instalaziorik behar ez duen identifikazio eta sinadura sistema bat da. Gainera telefono mugikorretan eta tabletetan erabil daiteke.

BakQ honen bitartez identifikatzen zarenean, dokumentu bat sinatzerako orduan sistemak koordenatuak (3 zenbaki) eskatuko dizkizu.

Sinatzen ari zarenean nabigatzaileak leihoren bat blokeatzen badu, blokeatzailea ezgaitu beharko duzu. Hori lortzeko, arreta ipini nabigatzailearen helbide-barrari eta leihoa (pop-up ere deiturikoa) irekitzeko baimena eman.

Ezagutu zer den BakQ eta nola lortu

Izenpeko sinadura-tresnak erabilita sinadura proba bat egin dezakezu eta honela ziurtatuko duzu konfigurazio egokia duzula.

Elektronikoki sinatutako dokumentu baten benetakotasuna eta osotasuna egiztatu dezakezu, sinadura barneratua eta banandua dutenen kasuetan:

Ziurtagiri elektronikoa egiaztapen-zerbitzuen erakunde batek sortutako fitxategi informatikoa da. Fitxategiak lotzen ditu nortasun-datuak pertsona fisikoarekin, erakundearekin edo enpresarekin, eta horrela berresten du bere nortasun digitala Interneten.

Ziurtagiri elektronikoak Interneten erabiltzaile bat edo webgune bat legeztatzeko balio du, batez ere. Beraz, beharrezkoa da konfiantzazko hirugarren baten laguntza komunikazioan parte hartzen duen edozein alderentzat. Konfiantzazko erakundeari lotutako izena Agintaritza Ziurtatzailea da, eta Interneten aintzatetsitako erakunde publiko bat edo enpresa bat izan daiteke.

Ziurtagiri elektronikoaren egiteko nagusia ziurtagiriaren jabea legeztatzea da, baina balio dezake komunikazioak enkriptatzeko eta modu digitalean sinatzeko ere. Herri-administrazio eta enpresa pribatu batzuetan, eskatu egiten dute aldeen artean bereziki babestutako informazio trukatzen duten izapideak egin ahal izateko.

Izenpeko ziurtagiriak martxan jartzeko, bai txarteletan eta bai Token-etan ere (USB euskarrian), kontsultatu Izenpeko webgunean dauden jarraibideak.

Nahi baduzu, egoitza elektroniko honetan identifikazio eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak ezagutu ditzakezu.