Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Ohiko galderak: AAI edo AAU bati lotutako izapidetze-bidean dauden espedienteak

Ez. Eskaera ebatzi arte, zentroak indarrean dituen gaikako gaikuntza-tituluen mende jarraitzen du.

Komunikazioak, kontrolak, memoriak eta gainerako aldizkako betebeharrak indarrean dagoen gaikako tituluari dagokion prozeduraren bidez aurkeztu behar dira. AAI edo AAU eskaera aurkezte hutsak ez du zentroa araubide horren arabera baimendutako instalazio bihurtzen.

AAI edo AAU ebazpena jakinarazi ondoren, baimen horri lotutako prozedurak erabili beharko dituzu.

  • Ohiko akatsa:
    • Ingurumena Zaintzeko Programa edo beste dokumentazio bat AAI edo AAU prozedura baten bidez aurkeztea, izapidetze-bidean dagoen eskaera bat dagoelako soilik. Dokumentazioa aurkeztu aurretik, egiaztatu baimena ebatzi eta jakinarazi den.

AAU ebatzi gabe dagoen bitartean, «APKJ baimena: eskaera edo aldaketak» gaikako prozedura erabil dezakezu, baldin eta jarduketa prozedura horri badagokio eta gaikako araubidea aplikatzekoa bada oraindik.

APKJ eskaeran aurkeztutako informazioak bat etorri behar du AAU espedientean jasotakoarekin. Jarduketak AAU eskaeran deskribatutako proiektuari eragiten badio, aldaketa AAU espedientean ere jakinarazi behar duzu, dagokion prozeduraren bidez.

AAU ebatzi ondoren, APKJ jarduerarekin lotutako aldaketak AAU baimenari lotutako prozeduren bidez izapidetu beharko dira.

  • Ohiko akatsa:
    • AAU eskaera bat egoteak edozein APKJ izapide egitea eragozten duela pentsatzea. AAU ebatzi arte, zentroak indarrean dituen gaikako tituluen mende jarraitzen du.

Bai, INGURUNETek zentrorako prozedura hori gaituta duenean.

Erabili «AAU instalazioen dokumentazioa aurkeztea» instalazioarekin lotutako dokumentazioa bidaltzeko, baldin eta dokumentazio hori ez bada berariazko errekerimendu bati erantzuteko eta beste prozedura espezifiko baten bidez aurkeztu behar ez bada.

Bide horretatik dokumentazioa aurkezteak ez du errekerimendu bati emandako erantzuna ordezten. Dokumentazioa zuzentzeko edo aurkezteko errekerimendu bat jaso baduzu, erantzun espedientetik bertatik, horretarako gaitutako izapidearen bidez.

  • Ohiko akatsa:
    • Errekerimendu bati erantzuteko dokumentazioa aurkezteko espediente independente bat hastea. Eskatutako dokumentazioa errekerimenduari erantzunez aurkeztu behar da, izapidetzen ari den espedientean behar bezala sar dadin.

Ez duzu pentsatu behar dokumentazioa automatikoki eramango denik.

Egiaztatu beti zentroak AAI edo AAU duen, eta hautatu dagokion prozedura. Dokumentazioa prozedura oker baten bidez aurkeztu baduzu, ez aurkeztu berriro beste bide batetik aurreko aurkezpena nola tratatuko den jakin gabe.

Jakinarazi gorabehera ingurumena@euskadi.eus helbidera, eta adierazi:

  • erakundearen IFZ;
  • zentroaren NIMA;
  • erabilitako espediente-zenbakia;
  • dokumentazioa aurkezteko erabilitako prozedura;
  • zure ustez zuzena den prozedura;
  • akatsaren azalpen laburra.
  • Ohiko akatsa:
    • Prozedura aurkeztu nahi den dokumentuaren izenaren arabera aukeratzea, zentroa AAI bati edo AAU bati lotuta dagoen egiaztatu gabe.

Azken aldaketako data: